Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kataluniari elkartasuna adierazteko mozioa onartu du Pasaiako Udalak

EAJ, Podemos eta EH Bilduk aldez aurretik iragarritako mozioa babestu dute. Herritarrei hitza ematea, ezin duela delitua izan defendatu dute hiru alderdiek.

EH Bildu, Podemos eta EAJ mozioaren alde bozkatu zuten.
Pasaia
2019/10/30

Hilaren 17an iragarri zuten Pasaiako EH Bilduk, EAJk eta Podemos Equo Berdeak, Kataluniako preso, erbesteratu politikoei, kataluniar herriari eta erakundeei elkartasuna adierazteko mozioa aurkeztuko zutela. Atzoko udalbatzarreko 9. puntua izan zen elkartasun adierazpenarena eta ez zen ezustekorik izan; mozioa onartu zuten hiru udal taldeek.

PSE ordea, ohi bezala lerratu zen, errespetua adieraziz Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiari. Sozialistek haien mozio propioa aurkeztu zuten, Madrilgo PSOEren erretorika bere eginez, baina ez zuten beste taldeen babesik lortu.

Mozioa aurkeztu zuten hiru alderdiek nabarmendu zuten epaia neurrigabea dela eta Kataluniako auziaren irtenbidea, politikoa izan behar duela ezinbestean. Podemos alderdiko bozeramaile Julen Rodriguezek, epaiak aurrekari arriskutsu bat ezarri duela adierazi zuen, “epai honek ekintzailetza zibila eta sedizioa lotu ditu. Erabakiak ez du inongo eragin positiborik Kataluniako herriarengan, alderantziz, banaketa soziala sakonduko du”. Moreek babes osoa adierazi zieten modu baketsuan mobilizatu diren herritarrei eta gogorarazi dute, oro har, mobilizazio guztiak baketsuak izan direla Katalunian. Era berean bi aldeetan gertatutako ekintza bortitzak arbuiatu dituzte, “egunotan gertatutako poliziaren kargak errefusatzen ditugu, bortizkeria dakarren edozein ekintzaren aurka gaude. Bidegabekeriek ez dute biolentzia justifikatzen”, esan zuen Rodriguezek.

Mozioak iritzi kontrajarriak azaleratu ditu udal gobernuan, EAJko Nahikari Oterminek argi adierazi baitzuen  herritarrei modu baketsuan hitza ematea, ezin duela delitua izan, “galdeketa bat egiteak edota nahi izateak, ez du esan nahi independentziaren aldeko botoa emango dutenik beharrez. Herritarrei hitza emateko aukera ematea dena den, ezin du izan norbait espetxeratzeko arrazoia izan”.

EH Bilduk azaldutakoaren arabera, bederatzi buruzagi presoen kontrako epaia, zigor kolektibo da, “gure etorkizuna erabaki nahi dugu guztion kontrako zigorra da. Epai honek argi utzi beste behin, estatuak botere judiziala tresna politiko gisa erabiltzen duela”, azaldu zuen Iraitz Pazos zinegotziak. Epaia eredugarri izan nahi duela gaineratu zuten, autodeterminazio eskubidearen alde egitearen ondorioak “gerra ekonomikoa, 155a eta espetxea” izango direla frogatuz. Koalizioko kideen ustez, Espainiar Estatuak arazo politikoei irtenbide demokratikoak emateko ezintasuna erakutsi du beste behin. Horren aurrean, EH Bildu Kataluniako herriaren alde jarriko dela nabarmendu zuten, eta gaur arratsaldean Pasaiako badia argiztatzeko gonbita luzatu zioten herritarrei.

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.