Beraungo bi igogailu berrien lanak hasi dituzte
Horietako lehenengo igogailuak, Beraun kalea eta Jesus Guridi kaleko 11 zenbakia lotuko ditu, eta bigarrenak, berriz, Jesus Guridi eta Julian Lavilla kaleak.
2017ko azaroan aurkeztu zuen udalak igogailuen proiektua. Irudian garai hartan zinegoztia zen Jose Cruz Legorburu Bernar Lemosekin. Gaur hasi dituzte Beraunen bi hiri igogailu jartzeko eta urbanizazio osagarria egiteko lanak. Horietako lehenengo igogailuak, Beraun kalea eta Jesus Guridi kaleko 11 zenbakia lotuko ditu, eta bigarrenak, berriz, Jesus Guridi eta Julian Lavilla kaleak. Lau kale horien artean gainera geldialdiak izango dituzte bi igogailuek.
Moyua eraikuntza enpresa ari da lanak egiten eta bi igogailuak egiteko 914.835,90 euroko inbertsioa egin du udalak. Lanek bost hilabetean amaitzea aurreikusi dute.
