2019/11/4

Haizeteek karpa bat bota zuten Donibanen igande goizaldean

Ezbeharra gertatu zen unean ez zegoen inor barruan eta ondorioz, ez zen zauriturik izan. Karpaz gain, ez da bestelako kalte materialik izan.

Urrats bat aurrera egingo dute pentsiodunek mobilizazioetan

Manifestazioetara deitu dute hilaren 16an Hego Euskal Herriko hiriburuetan; elkarretaratzeak egingo dituzte Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren parean, abenduan; eta greba orokorra egingo dute urtarrilean.

Gizon bat atxilotu dute bikote ohiari sexu erasoa egiteagatik

29 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Errenteria-Oreretan bikotekide ohiari sexu erasoa egiteagatik.

[Galeria] Itzela izan da

Ohitura zaharrak berreskuratzeko bidean, Gau Beltza antolatu dute lehenengoz Orereta Ikastolaren eskutik. Emaitza, beldurgarriaz gain, harrigarria ere izan da.

aiora irazu

[Elkarrizketa] Aiora Irazu: "Behar dena da lan egin eta konstante izatea"

Pasaia Kayak taldeko piraguista oiartzuarra Shaoxingen (Txina) lehiatu da, Junior Mailako Munduko Maratoi Txapelketan. Hogeigarren izan arren, esperientzia ez du ahaztuko.

1969 oiartzun

1969an jaiotako oiartzuarrak abenduaren 14an elkartuko dira

Tolare jatetxean elkartuko dira mende erdia ospatzeko. Azaroa bukatu baino lehenago 50 euroko diru sarrera egin beharko da.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Denetik izan da lau barrutietako taldeek lortutako emaitzetan.

Beraungo bi igogailu berrien lanak hasi dituzte

Horietako lehenengo igogailuak, Beraun kalea eta Jesus Guridi kaleko 11 zenbakia lotuko ditu, eta bigarrenak, berriz, Jesus Guridi eta Julian Lavilla kaleak.

'Goseak janak' olerki liburuaren errezitaldia egingo dute Antxon

Obraren egile Idurre Eskisabelek hainbat pasarte irakurriko ditu Ainara Lasarekin batera, asteazkenean 19:00etatik aurrera Antxoko liburutegian.

Ludopatia mahai gainean jarriko dute Alabergan

Egungo egoera aztertuko dute, eta hori guztia, autolaguntza elkarte baten eskutik egingo dute:  Ekintza Bibe Bizi Berria.

Mikel Izagirre omenduko du Mindarak

Pasa den uztailaren 5ean zendu zen Eizagirre, eta orain, omenaldi ekitaldia egin nahi dio Mindarak ohorezko presidenteari.

oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2019-11-04)

Oiartzungo neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute

Emakumeen taldeak garaipena lortu dute, eta gizonenak berdinketa, etxetik kanpo. Areto futbolean, Gipuzkoako Kopako kanporaketa gainditu du Oiartzunek.

iturriotz garbiketa

Iturriotz txukunago utzi dute, auzolanean

Iturriotz garbitzeko elkartu dira bizilagun ugari. Auzoko txokoak garbitu dituzte, eta hainbat hondakin poltsa bete dituzte, Garbigunera eramateko.

Gehiago