1969an jaiotako oiartzuarrak abenduaren 14an elkartuko dira

Tolare jatetxean elkartuko dira mende erdia ospatzeko. Azaroa bukatu baino lehenago 50 euroko diru sarrera egin beharko da.

1969 oiartzun1969ko jaiotako oiartzuarrek kinto bazkaria egingo dute abenduaren 14an (larunbata). Oiartzunen bertan izango da otordua, Ergoien auzoko Tolare jatetxean.

Adin bereko herrikideekin mende erdia ospatu nahi duten horiek hilaren 30a baino lehen sartu beharko dute dirua, Laboral Kutxaren kontu korronte honetan: ES 33 3035 0126 66 1261079143. Izen eta abizenekin ez ahazteko ohartarazi dute bazkariaren antolatzaileek. 50 euroko kostua izango du bazkariak, eta behin sarrera eginda, ezingo da dirua eskatu.

Txangoa eta argazkia

Bazkariaz gain, ekitaldi gehiago antolatu dituzte. Horrela, 09:30ean, nahi duena Done Eztebe plazara hurbil daiteke. Handik hasiko da herrian zehar egingo duten mendi buelta. Bukatzean, kiroldegian dutxatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.

12:30ean, berriz, plazan elkartuko dira berriro. Oraingoan ez da ariketa fisikorik egin beharko. Posatzeko gogoarekin joatearekin bakarrik nahikoa izango da: argazkia aterako dute.

Bazkaria bi ordu geroago hasiko da, 14:30ean. Bakoitzak bere kabuz joan beharko du Tolareraino.

Informazio gehiago behar duenak, honako telefono zenbaki hauetara dei dezake 645 00 54 96 (Nekane) edo 661 29 27 47 (Belen). Bestela, e-posta bidez ere jar daiteke harremanetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.