Oiartzungo neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute

Emakumeen taldeak garaipena lortu dute, eta gizonenak berdinketa, etxetik kanpo. Areto futbolean, Gipuzkoako Kopako kanporaketa gainditu du Oiartzunek.

oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2019-11-04)Beste behin, ez da asteburu gozoa izan —emaitzei dagokienez— Oiartzun Kirol Elkarteko taldeentzat. Puntuak lortu dituzten bakarrak bi nagusiak izan dira. Emakumeek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, eta arnas pixka bat hartuko dute. Gizonek, berriz, berdinketa lortu dute etxetik kanpo.

Areto futbolean, Oiartzun Kirol Elkartearen lehen taldeak bakarrik jokatu du. Gipuzkoako Kopan izan da, eta hurrengo faserako txartela lortu dute, Zarautzen kantxan garaipena lortuta. Saskibaloi taldeek zubia aprobetxatu dute.

Futbola

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Urola — Oiartzun : 2-2.

Emakumeen Lehen Nazionala

  • Oiartzun Antiguoko — Logroño B: 2-1.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Roteta — Oiartzun: 2-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun Intxaurdi — Real Sociedad B: 1-4.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Beti Gazte – Intxaurdi Oiartzun: 5-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa

  • Zarautz — Oiartzun: 4-6.
  • Miren Taberna — Aretxabaleta partidaren data aldatu dute.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek jokatzen duen ligak atsedena hartu du.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak Bren liga datorren asteburuan bueltatuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.