[Galeria] Itzela izan da
Ohitura zaharrak berreskuratzeko bidean, Gau Beltza antolatu dute lehenengoz Orereta Ikastolaren eskutik. Emaitza, beldurgarriaz gain, harrigarria ere izan da.
Ohitura zaharrak berreskuratzeko bidean, Gau Beltza antolatu dute lehenengoz Orereta Ikastolaren eskutik. Ez da bakarrik aritu, Errenteria-Oreretako hamaika eragile izan ditu bidelagun eta emaitza, beldurgarriaz gain, harrigarria izan da, herritar ugarik egin duelako bat jaiarekin. Lehen erronka gaindituta, orain, garai bateko usadio hori errotzea, urtez urte ospatzen jarraitzea izango dute helmuga.
Bidelagun izan dituzte, Amulleta Danbor Kofradia, Ereintza Dantza Taldea, Xenpelar AEK euskaltegia, Landarbaso Abesbatza, Zaria Koru Eskola, Errenteria Musikal, Urdaburu Mendizale Elkartea eta ikastolako antzerki taldea.
Ondo galeriako argazkiak, Orereta Ikastolak pasa den ostegunean egindakoak dira.