'Goseak janak' olerki liburuaren errezitaldia egingo dute Antxon
Obraren egile Idurre Eskisabelek hainbat pasarte irakurriko ditu Ainara Lasarekin batera, asteazkenean 19:00etatik aurrera Antxoko liburutegian.
Olerkigintzaren zaleek hilaren 7an Pasai Antxoko liburutegira joateko aitzakia ederra izango dute. 19:00ean Idurre Eskisabel kazetari eta unibertsitate irakasleak Goseak janak poesia liburuaren aurkezpen-errezitaldia egingo du Ainara Lasa artistarekin batera.
Eskisabel liburuaren sortzaileak eta Lasak obraren hainbat pasarte irakurriko dituzte. Ondoren, elkar eraginerako tartea izango dute bertaratzen direnak liburuaz, poesiaz eta sorkuntzaz hitz egiteko aukera izango baitute.
Pasaiako Udal liburutegiek eta Euskara Sailak urtero antolatzen duten Euskarazko Irakurzaletasuna Sustatzeko kanpainaren barruan kokatutako ekintza izango da. Helburu nagusia, Pasaiako helduen irakurketa ohituretan eragitea da, herritarren kultur kontsumoan euskararen pisua handitzeko.