Ludopatia mahai gainean jarriko dute Alabergan
Egungo egoera aztertuko dute, eta hori guztia, autolaguntza elkarte baten eskutik egingo dute: Ekintza Bibe Bizi Berria.
Ludopatiaz mintzatuko dira bihar Alaberga auzoan. Egungo egoera aztertuko dute, eta hori guztia, autolaguntza elkarte baten eskutik egingo dute: Ekintza Bibe Bizi Berria. Elkarteak aurkezpen hitzaldia egingo du Arditurri auzoa elkartearen egoitzan 18:00etan; izena berria badu ere, ibilbide eta eskarmentu zabala dauka, 25 urte egin baititu Ekintza Dasalud izenarekin ludopatian eroritako pertsonak eta haien familiak laguntzen.
Apustu etxe gero eta gehiago zabaltzen ari diren honetan, eta horiek gazteengan izaten ari diren eragina mahai gainean dagoenean, hitzaldi interesgarria eta batez ere argigarria Arditurri auzo elkarteak eta Ekintza Bizi Berriak elkarlanean eskainiko dutena.
Ekintza Bizi Berria elkarteak Alaberga auzoan du egoitza, zehazki, Alaberga auzoaren 59an. 2015eko ekainean desagertu zuten Ekintza Dasalud eta haren lekua hartzera dator orain errehabilitatutako jokalariek eta horien senideek abiatuta. Helburua, zorizko jokoek eragindako arazoak edota bestelako menpekotasun psikologikoak dituzten pertsona eta senideei laguntza ematea.