Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Urrats bat aurrera egingo dute pentsiodunek mobilizazioetan

Manifestazioetara deitu dute hilaren 16an Hego Euskal Herriko hiriburuetan; elkarretaratzeak egingo dituzte Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren parean, abenduan; eta greba orokorra egingo dute urtarrilean.

Udaletxeko arkupetan elkarretaratzea egin dute gaur, eguraldiak ez duelako lagundu.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/04

Kalera atera dira gaur, berriz ere jubilatu eta pentsiodunek. Ez dute kale egin, eta ez daude amore emateko prest; harago, mobilizazioetan urrats bat aurrera egiteko prest azaldu dira gaurkoan, zilegi diren beren eskaerak erantzun eta bete ditzaten. Elkarretaratzea egin dute gaur, manifestazioa laburragoa egitea erabaki dute batzarra amaituta, baina eguraldiak lagundu ez diela eta, azkenik udaletxeko arkupetan egin dute protesta.

Aginduen garaia amaitutzat eman dutela esan dute eta horrenbestez, urrats bat aurrera egingo dutela protestekin jakinarazi, “hasierako mobilizazioekin hainbat lorpen erdietsi bagenituen ere ez dugu lortu gaur gaurkoz horiek bermatzea indarrean dauden lan eta pentsio legeengatik eta ez direlako bermatzen pentsioen sistema publikoa eta pentsio duinak”. Hauteskunde garaian egindako aginduak bere horretan jarraitzen dutela salatu dute, “bete gabe, eta bien bitartean gure arazoak larriagotu egiten dira”.

Ekintzak galdegin ditu Duintasunak, beste behin eta behin betiko beren ardura nagusiarekin kontsekuente izateko eskatu die elkarteak instituzioei: “Pertsona oro duin bizi ahal izateko baldintzak bermatu behar dituzte kalitatezko lanaren bidez, behar adineko pentsio publiko justuen bidez, eta zerbitzu publiko unibertsalen bidez”. Datorren urteari begira, eskakizun horiek betetzeko behar adinako diru zatiak aurreikusi eta gordetzeko eskatu dute pentsiodunek, eta pentsioen sistema publikoa pribatizatzeko politikak bertan behera uzteko.

Borroka zergatik hasi zuten gogora ekarri dute gaurko elkarretaratzean: “pentsioek adinekoei bizitza duina eta autonomoa izateko aukera eman diezaguten; badakigulako kalitatezko lana ezinbestekoa dela langileen bizi baldintzak hobetzeko, bereziki gazteenak, eta pentsioen sistema publikoa bermatzeko; jakin badakigulako soldata arrakalarekin amaituta lortuko dugula gizarte justuago eta berdinzaleagoa; aberastasunaren banaketa ekitatiboa delako demokraziaren berme bakarra eta gehiengoaren zerbitzurako eredu ekonomikoa, eta ez boteretsuen aldekoa”.

Eskaera zehatzak eta hiru mobilizazio handi

Gaurko elkarretaratzean ere, berriro eskaera zehatzak egin dizkiete bildutakoek instituzioei zein patronalari, eta horiek betetzeko beharrezkoa egin dezaten, “berma dezatela pentsio sistema publikoa eta pentsio publiko duin, justu eta nahikoak, beharrezkoa balitz aurrekontu publikoekin finantzatuta defizita eta ez maileguekin egun egiten duten moduan; 2010 eta 2012ko lan erreformak ezabatzea, baita 2011 eta 2013ko pentsioen erreformaren alderdi  erregresiboak; soldata eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea; Europako Karta Sozialak eskatutako  gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eta 1.200 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata bermatzea; 40 urteko kotizazioa duten eta aurretik jubilatzen diren pertsonak zigortu ez ditzaten jubilazio horiek derrigortuak direnean;  soldata arrakala ezabatzea soldata, pentsio eta alarguntasun pentsioetan %100eko  oinarri erregulatzailea; azkenik, bermatzea, menpekotasun egoeran dauden pertsona guztiek sarbidea izan dezatela  aurrekontu publikoekin ordaindutako sare publiko unibertsalera”.

Hiru mobilizazio handi iragarri ditu Duintasunak datozen hiru hilabeteetarako.

Horiek guztiak lortzeko egingo dute urratsa aurrera mobilizazioetan, “gure eskaerak gehiengoarenak direlako, langile, emakume, ikasle,  langabe, etxeko langile, autonomo, pentsiodunak, eta horregatik horiei guztiei dei egiten digu gure mobilizazioekin bat egitera”. Horri begira, hilaren 16an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak antolatu dituzte, eta abenduan berriz, elkarretaratzeak egingo dituzte Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren parean. Halaber, greba orokorra egingo dute urtarrilean; azken horretan, gazte eta ikasle mugimenduak, mugimendu feministak eta sindikatuek hartuko dute parte beste sektore askoren artean.

Parte hartzera deitu dute, “Hego Euskal Heerrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiak, irabaziko dugun borroka baten parte izango gara”.

172.307 herritar pobrezia egoeran

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako  172.307 herritar —biztanleen %8— dira pobrezia egoeran bizitzeko arriskuan daudenak. Hilero, 541,27 euro baino ez dituzte jasotzen herritar horiek bizi ahal izateko, eta ez dute bestelako diru sarrerarik. Gero eta gabezia gehiagorekin bizi den herritar kopuruak ere gora egin du pentsiodunen elkartearen arabera, eta 300.000 pertsona dira gero eta murrizketa gehiago jasaten ari direnak.  Emakumeen kasuan, areagotu egiten da egoera, larriagoa bihurtu, milaka eta milaka direlako miseriazko pentsioak jasotzen dituztenak. Horri, emakume horiek ikusezin bihurtu direla gehitu behar zaiola salatu du Duintasunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.