Erresidentzietako gatazkaren gaineko batzar irekia antolatu du LABek
Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka gizarteratu nahi du LAB sindikatuak, eta horren harira batzar irekia antolatu du hilaren 12an, 19:00etan Reina aretoan.
Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka gizarteratu nahi du LAB sindikatuak, eta horren harira batzar irekia antolatu du hilaren 12an, 19:00etan, Reina aretoan. Helduetako egoitzetako langileak denbora luzea daramate borrokan hitzarmena eskatuz. Lan baldintza duinak eskatzen dituzte, adinekoak duin artatu ahal izateko. Gatazkaren gaineko xehetasun guztiak emango dituzte datorren astearterako antolatu duten batzar irekian.
Gatazka hori guztiei eragiten diela gogorarazi du sindikatu abertzaleak, “langile, pentsiodun, gazteei”, eta horren harira herriko eragile ezberdinei gutunak helarazi dizkie batzarrean parte hartzera deituz.
Bestalde, LABek grebara deitu ditu Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak hilaren 28an.