Lezoko 'Herri txiki, infernu handi', sasoiko ikusiena
'Herri txiki. infernu handi'-ren Lezoko atala igande gauean eman zuten. 'Berria' egunkariak jaso duenez, 109.000 ikusle izan zituen.
Igande gauean eman zuen ETB1ek Lezon grabatutako Herri txiki, infernu handi telebista saioa. Herriaren izaeran, herritarren bitartez, sakondu zuen. Hala, Berria egunkariak jasotako datuen arabera, saio horren denboraldi berriko ikusiena izan da.
Orotara, 109.000 herritarrek ikusi zuten Lezoko gora-behera eta bitxikeriak jasota zituen atala. Igande gaueko ikusle kuotaren %6,4koa izan zen Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Euskaldunen kuota %18koa izan zen.