Ruper Ordorika, gitarra bakarrik lagun duela, Gezalan
Ruper Ordorika bakarlari formatuan iritsiko da igandean Gezala Auditoriumera. Gitarra izango du alboan bere kantu ezagunenak interpretatzeko.
Ruper Ordorikak kontzertua emango du igandean (hilak 10) Gezala Auditoriumean. 20:00etan hasiko da, eta sarrerek 8 euroko prezioa dute. Bakarka (Elkar, 2018) diskoa aurkezten dabil Ordorika azken hilabeteetan; izenak dio: bakarrik agertuko da oholtzan, gitarra soinean.
Oñatiarrak, bere ibilbide osoko sei diskoko 12 lan bildu zituen, set akustikoan, Bakarka-n. Beraz, Gezalan entzun ahal izango diren kantak haren ibilbidearen zirrikituetatik joango dira, ezagunak izango dira asko. Baina taldearen babesaren ezean, ahotsak eta gitarrak protagonismo berezia hartuko dute. Bakarkako lehen grabazioa izan zen 2018an egin zuena Bakarka osatzeko.
Beste ekitaldiak
Ordorikaren kontzertua ez da Lezon datozen egunetan izango den kultur emanaldi bakarra izango. Ondoko zerrendan, berotasunean eta aterpean gozatzeko hainbat proposamen daude.
Gaur (hilak 6, asteazkena)
- 18:15ean, Andreone liburutegian, Maider Galarzak Ipuinak mara-mara saioa eskainiko die 4-7 adin tarteko haurrei.
Hilak 8 (ostirala)
- 17:30ean, Gezalan, haurrentzat txotxongilo saioa: El Aptio Teatro konpainiaren Hubo lana. 2 euro.
Hilak 9 (larunbata)
- 17:00etan, Gezalan, Lezoko Zinema Ttikiaren haurrentzako emanaldia: Horman erlojua duen etxea.
- 19:00etan, Gezalan, Lezoko Zinema Ttikiaren familientzako saioa: Margolaria.