Sutea Donibaneko Zamakona ontziolan
Donibaneko Zamakona ontziolan konpontzen ari ziren ontzi batek sua hartu du argitzeke dauden arrazoiak direla medio.
19:00ak aldera sute baten berri eman dute Zamakona ontziolan, Pasai Donibaneko kaian. Sua azkar hedatu da ontzian, eta altuera handiko sugarrak ikusi ahal izan dira. Ke beltz asko bota du. Baina dirudienez ez dago zauriturik eta kalte larririk ez da izan ontziolan.
Suhiltzaileak dagoeneko Donibaneko kaian daude eta sutea kontrolpean dago.