Hiru lokal besterenduko ditu udalak
Bere jabetzako hiru lokal besterenduko ditu udalak. Agustinak auzoan daude bi Elias Salaberria kalearen 10 eta 12 zenbakietan eta lehenengoa 65.550 euroan besterenduko du eta bigarrena, 112.010 euroan. Beraunen hirugarrena, Norberto Almandoz kaleko 5 zenbakiko beheko solairua da, eta 99.200 euroan besterenduko du.
baldintza ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura egongo da Kontratazio eta Ondare azpisailean, eta kontratatzailearen profilean. Interesdunek udaleko Zu! zerbitzuan aurkeztu behar dituzte eskaintzak abenduaren 10aren 14:00ak baino lehen. Postaz ere bidal daitezke eskaintzak aipatutako epean. Baldintza agiria hemen kontsulta daiteke.