Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Afrikan barrena emozio bidaia, Landarbasoren proposamen berria

Ez da nolanahikoa hilaren 23rako prestatu duen emanaldia; Afrika egi bihurtzeko Landarbaso abesbatza eta haren barruan diren bi kantu eskolak, Kontari eta Dizdizka igoko dira Fatima Andra Mariaren oholtza gainera.

Gaur aurkeztu du Landarbasok proiektu berria.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/08

Landarbasok bidea urratzen jarraitzen du proposamen berri, eta batez ere, berritzaileekin. Ia hiru hamarkada darama Santa Zezilia Eguna musikaz eta kalitatezko ahots doinuz betetzen, eta aurten ere hala egingo du. Ez da nolanahikoa hilaren 23rako prestatu duen emanaldia; Afrika egi bihurtzeko Landarbaso abesbatza eta haren barruan diren bi kantu eskolak, Kontari eta Dizdizka, igoko dira Fatimako Andra Mariaren elizako oholtza gainera.

Emanaldiaren gaineko zehaztasun guztiak eman dituzte gaur Maddalen Dorronsoro Kantari eta Dizdizka abesbatzen zuzendariak eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzaren zuzendariak. Afrikako, zehazki, Hego Afrikako doinuak bildu dituzte emanaldia osatzeko: “Musika beltza, musika afrikarra izango dugu—azaldu du Dorronsorok— Duela hiru urte Kontari sortu zenetik, munduko txoko ezberdinetako musikek garrantzi berezia izan dute gure errepertorioan; eta Dizdizkaren bidean ere musika mota honek pisu garrantzitsua izan du”.

Emanaldiari dagokionean, hiru taldeen arteko nahasketa izango dela azaldu du Tolaretxipik, “ez du lehenengo talde batek abestuko eta gero besteek, haurrak daudenean aterako dira helduak oholtzara abestera, nahasketa izango da. Ordubeteko emanaldia izango da, osoa, etenik gabekoa eta besti ezberdinen bidez entzuleek bidaia musikal zirraragarria egingo dute”. Proiektu berria lantzeko garaian Hego Afrikako abesbatzekin duten harreman ona nabarmendu du Tolaretxipik; uda honetan Balin jokatu eta irabazi duten abesbatzen lehiaketaren testuingurua baliatu dute proiektua osatze aldera aholkuak jasotzeko, “material oso interesgarria jarri digute eskura”.

Afrika emozioen kontzertu bat dela esan du, “errepertorioa atsegina da, hunkitzekoa izango da, atsegina publikoarentzat oro har”.

8-15 urte arteko haur eta gaztetxoek osatzen dute Kontari abesbatza; Dizdizka, berriz, 15-25 urte artekoak, eta berriki ETBko Ahotsak saioan aritu da, baita finalera iritsi ere. Sarrerak salgai daude Niessen Kulturguneko leihatilan  6 euroan, eta 3 euroan 12 urtetik beherakoentzat. Hilaren 23an, kontzertua baino ordubete lehenago ere erosi ahalko dira.

Omenaldia

Udalaren partez eskerrak eman dizkio Landarbasori Ion Collar Kultura zinegotziak, baita zoriondu egiten duten lanarengatik. Balin irabazitako garaikurrak Fatima Andra Mariaren elizan izango dira bertaratzen direnek ikusteko moduan kontzertuaren egunean, “herritarrek ikusi, gozatu eta Landarbasok egiten duen lana ezagutzeko aukera izan dezaten”. Merezitako omenaldia jasoko duela Landarbasok, “herriak eskainia”, jakinarazi du bestalde, Collarrek, “Santa Zezilia eguneko kontzertu horren egunean bertan eskainiko diegu merezitako omenaldia. Langileak zarete, esfortzu handia egiten duzue, eta ausartak zarete, horren erakusle hau bezalako proiektuak. Omenaldiarekin zuen historiako lorpenik handiena denaren aitorpena egingo diegu”.

Horren harira, herritar guztiak deitu ditu omenaldian parte hartzera, “Landarbaso abesbatzari merezitako aitortza egiteko”. Emanaldia, hilaren 23an, 20:00etan, Fatima Andra Mariaren elizan.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.