2019/11/8

elkarretaratze feminista

Indarkeria matxistaren muinera joateko eskatu dute

Baionako hilketa salatu dute, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta. Indarkeria matxistaren kontrako neurri integralak eskatu dituzte.

Aita Mari 1

'Herrikideen bizitza erdigunean' jarriko duen 55 miloi euroko aurrekontu proposamena

Aurrekontu proposamen horren oinarrian, ideia nagusi bat: Herrikideen bizitzak erdigunean jartzea. Hala esan du alkateak, "hori da Errenteriako Udalaren apustu nagusietako bat azken urteotan, zaurgarritasunari eta ziurgabetasunari erantzunez, herrikide guztien bizi baldintza duinak bermatzeko politikak ahalbidetzea".

Afrikan barrena emozio bidaia, Landarbasoren proposamen berria

Ez da nolanahikoa hilaren 23rako prestatu duen emanaldia; Afrika egi bihurtzeko Landarbaso abesbatza eta haren barruan diren bi kantu eskolak, Kontari eta Dizdizka igoko dira Fatima Andra Mariaren oholtza gainera.

Uxue Urkia: «Jendea uretan ikustean ez zaizkizu Libiako trafikatzaileak inporta, ez metrailetak, ez ezer»

Oiartzuarrak hilabete bat eman du Libia inguruan, ‘Alan Kurdi’ erreskate ontzian marinel gisa. Joan den igandean, astebete luze baten ostean, Italiaren baimena jaso zuten ontzia bertan lehorreratzeko.

Gau Beltza solidarioa ere bada

Senegalgo herrixka batek lezoarrek bildutako ibuprofeno pilulak jasoko ditu beste urte batez. Taloka kafetegian egin dute aurten ere bilketa, Gau Beltza probestuz.

garazi ansa

Garazi Ansa: "70eko hamarkadan egiten ziren gauzak pentsaezinak dira egun"

Artearen eta 70eko hamarkadako mugimendu feministaren arteko harremana aztertuz, erakusketa bat jarrita dauka Ansak Bilboko Azkuna Zentroan.

Oztopoei aurre egiteagatik, eskerrik asko

Mikel Izagirre, Mindarako ohorezko lehendakari izandakoa omenduko dute bihar Niessen Kulturgunean, 11:00etatik aurrera. Ezina ekinez lortzeagatik eta berdintasunaren alde egindako lanagatik oroituko dute.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira egitarau zabala Emakumeen Etxean

Antzezlana, dokumentala, hitzaldiak, autodefentsa feminista tailerrak eta erakusketa izango dira datorren astean hasi eta 15era bitartean. Helburua, indarkeria matxistaren gaineko hausnarketa egitea.

jon elkano
Behobia-Donostia

Bihotza bero, burua hotz

Porrotaren putreak lasterketa osoan hegan egiten du. Jon Elkano prestatzaileak hainbat aholku eman ditu kudeaketa egokia egiteko.

Miren Arrieta 'kuxkuxeroa', gaur, Lezon

Miren Arrieta aktorea Lezon izango das gaur, bere esperientzien berri gazteei emateko, Kuxkuxeroak egitasmoaren barruan, eta euskaraz.

EH Bilduk herritarrekin biltzeko harrera orduak jarri ditu lau barrutietan

Pasaitarrekin elkarlana estutze aldera, bi astez behin barruti bakoitzean era egonkorrean egotea erabaki dute koalizio abertzaleko kideak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Lezoko kirol talde nagusiek, denek, jokatuko dute asteburuan. Etxean, Allerruren talde nagusiak, Kurkubirenak, eta Munttarpeko emakumeena arituko dira.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-11-08)

Gizonezkoen bi futbol taldeek zein emakumeen nagusiak Karla Lekuonan jokatuko dute asteburuan. Gaur jokatuko dutenak Miren Tabernakoak izango dira.

maitena monroy

Doako autodefentsa feminista ikastaroan izena eman daiteke hilaren 21era arte

Maitena Monroyk emango du tailerra, hilaren 23an, egun osoko tailer intentsiboan. Autodefentsa feminista defentsa pertsonala baino gehiago dela esan dute.

Behobia-Donostia

Iñaki Martinez: «1994tik urteko erronka bilakatu da Behobia»

Lezo Institutuko irakasle tolosarrak jada mende laurdena bete du Behobiaren dortsala janzten. 1994tik, ez du urteko zita garrantzitsuenean hutsik egin. Igandean, 26.enez zeharkatuko ditu 20 kilometroak.

behobia trafikoa oiartzun
Behobia-Donostia

Behobia-Donostiak Arraguako trafikoan eragina izango du

Igande goizean lasterketa pasatuko da Oiartzungo auzotik. Trafikoa itxita egongo da, eta normaltasuna ez da bueltatuko azken lasterkariak pasatu ondoren arte.

Behobia-Donostia

Lasterkarien konplize

Prestaketa egokia, eta burua eta bihotza hotz mantentzeko gaitasuna dira Behobia-Donostian ongi aritzeko gakoak. Ez bakarrak, ordea: zapatila egokiak aukeratzea, osasun kontua da halako lasterketetan.

Gehiago