Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

58 film labur ekarriko ditu IKUSKAk aurten Pasaiara

Dena prest dute IKUSKA Nazioarteko Film Laburren XXI. Erakusketari hasiera emateko. Sail ofizialeko filmak hilaren 18tik 22ra proiektatuko dira.

Pasaiako udaletxean aurkeztu dute IKUSKAren XXI. edizioa.
Pasaia
2019/11/13

Astebetez, zinemaldi kutsua hartuko du Pasaiak. Abian da IKUSKA Pasaiako Badiako XXI. Film Laburren Erakusketa. Gaur aurkeztu dute Donibaneko Arizabalo Jauregian —Pasaiako udaletxean— dagoeneko bi mendetik gora bete dituen jaialdiak. Harrituta agertu dira antolatzaileak, film laburren erakusketa antolatzen hasi zirenean ez baitzuten uste, 21 urtez iraungo zuenik. Bada, ezusteko ezin hobea izan da haientzat eta gogorarazi dute hasieratik izan dituztela bidelagun Pasaiako Udaleko Kultur saila eta Trintxer Kultural.

Denborak aurrera egin ahala “errekor guztiak hautsi” dituzte antolatzaileen aburuz, izan ere, aurten 113 herrialdeko 3700 film laburrek izena eman dute erakusketan parte hartzeko. Gehienak Espainiar Estatuan ekoiztutakoak dira, atzetik Iran, India eta Brasiletik iritsitakoak. Izena emandako guztien artean, 58 dira festibalaren sail ezberdinetan parte hartuko duten film laburrak. Aurten lehen aldiz Maroko, Albania eta Malaysiako obrak sailkatu dira IKUSKAn parte hartzeko.

Ohiko sail ofizialaz gain, Mintzagun, Plural Femeninoa eta Gauguasa osatuko dute IKUSKA. Hirurak garrantzi handiko sailak dira, lehiaketaz kanpo dauden arren. “Erakusketarako osagarri bikainak” dira sortzaileen esanetan, ekarpen bereziak egiten baitituzte, hala nola, Femenino Pluralaren mezu soziala edota Gauguasaren umorea.

Euskarak berriz ere tarte berezia izango du . Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean Mintzagun saila antolatu dute euskarazko film laburrik onena aukeratzeko. Sei film proiektatuko dira eta IKUSKAko ikusleek zein Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek erabaki beharko dute zein den irabazlea.

Sail ofiziala bestalde, Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioan zein Trintxerpeko alkateordetzan ikusi ahalko da bere osotasunean, hau da, lehian ari diren film labur guztiak Donibanen eta Trintxerpen ikusi ahalko dira besterik ez. Donibanen ere tartea egin izanagatik pozik dira IKUSKAren  antolatzaileak eta esker ona adierazi diote Itsas Mendi Elkarteari eta bereziki bertako kide den Joxan Eizagirreri, egindako lan guztiagatik.

Hainbat berrikuntzekin iritsi dira aurten baina ez diete betiko gauza onei uko egingo. Konpromisodun ikus-entzunezko sozialak lekua izaten jarraitzen dute, Oliver Laxe zuzendari galiziarraren O que arde kasu. Azken urteotan Galiziako natura etengabe suntsitu duten suteen gaia jorratzen du; zuzendariaren dionez “Galizia naturalari egindako requiem bat da”.

IKUSKA Pasaiako Badiako XXI. Film Laburren Erakusketaren egitarau osoa, hemen.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.