2019/11/13

58 film labur ekarriko ditu IKUSKAk aurten Pasaiara

Dena prest dute IKUSKA Nazioarteko Film Laburren XXI. Erakusketari hasiera emateko. Sail ofizialeko filmak hilaren 18tik 22ra proiektatuko dira.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunari lotutako ekintzak Pasaian

Aurretik zein ondoren, Indarkeria Matxistaren Kontrako egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatuko dira Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailaren babesarekin.

xabier lete hamar urte

Xabier Lete omentzeko hainbat ekitaldi egingo ditu aldundiak, 2020an

Datorren urtean beteko dira hamar urte oiartzuarra hil zela. Musika eta poesia ekitaldi handi bat egingo dute, baita dokumental bat ere, besteak beste.

890 lan aurkeztu dituzte film laburren lehiaketara

Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Iran, Australia, horietatik guztietatik heldu dira lanak lehiaketara, baita bertakoak ere.

Irakurketak ez du mugarik

Irakurtzeko izan daitezkeen mugak apurtu nahi dituzte, edonork izan dezan aukera nahi duen hura irakurtzeko. Xede horrekin sortu zituzten IE Irakurketa Erraza Klubak, muga fisiko, psikiko nahiz sozialengatik irakurketaz gozatzeko aukerarik ez dutenei leiho bat zabaltzeko. Orain Irakurketa Errazeko I. Topaketak antolatu dituzte.

euskararen maratoia

Euskararen maratoia prestatzeko bilera egingo dute bihar

Hilaren 30ean egingo dute kultur ekitaldi sorta, Abaraxka eta Euskaraldiaren taldeak antolatuta. Bilera irekia egingo dute.

uxue alberdi kontrako eztarritik oiartzun

Bertso saio literarioa izango da A25aren harira antolatutako ekitaldietan lehena

Indarkeria matxistari buruzko sentsibilizatze eta kontzientziatze ekitaldiak egingo dituzte. 'Kontrako eztarritik' izango da lehenengoa.

Xanisteban Pala Txapelketako aste honetako emaitzak (2019-11-13)

Xanisteban Pala Txapelketako aste honetako emaitzak (2019-11-13)

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketako zortzi partida jokatu dituzte astelehen eta astearte arratsetan.

naufragioak

'Urperaketak' erakusketa hilaren 27ra arte ikusgai Pasaiako liburutegietan

Azken bi asteetan hainbat hitzaldi, tailer eta film emanaldi antolatuko dituzte erakusketaren antolatzaileek liburutegiekin elkarlanean.

Odola emango dute Antxon hilaren 20an

Odol emateak Pasai Antxoko Osasun Zentroan izango dira, 6:30etatik aurrera.

19 urteko gazte bat larri zauritua, auto batek harrapatu duelako

Gertakaria 05:15 inguruan izan da, Gi-636 errepideko 2. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abian du gertatu dena argitzeko.

Gehiago