'Urperaketak' erakusketa hilaren 27ra arte ikusgai Pasaiako liburutegietan

Azken bi asteetan hainbat hitzaldi, tailer eta film emanaldi antolatuko dituzte erakusketaren antolatzaileek liburutegiekin elkarlanean.

naufragioak

Javier Mazpule eta Ana Maria Benito, liburuaren egileak.

Azken txanpan sartzear da Pasaiako udal liburutegietan ikusgai den Urperaketak erakusketa. Pasaiak beti izan du izan du harreman zuzena itsasoarekin, baina ez beti pozgarria. Azken hamarkadetan gertatutako hainbat itsasontziren urperaketak gogoan ditu erakusketak, hala nola, Petracho, Lasarte, Carreira eta Marero Pasaiako itsasontziena. Ana Maria Benito, Javier Mazpule dira sortzaileak eta Pasaiako liburutegien babesa jaso dute.

Aipatu bezala, bi aste eskas falta dira erakusketa bukatzeko, baina amaiera onena izan dadin, hainbat ekintza antolatuko dituzte. Hurrengo astetik aurrera, doako hainbat hitzaldi eta tailer egingo dituzte.

Egitaraua

Azaroak 18, astelehena

  • Haur tailerrak Donibane eta San Pedroko liburutegietan 17:30ean.

Azaroak 19, asteartea

  • Solasaldia: Petracho, Lasarte, Carreira eta Marero. San Pedroko liburutegian 19:00etan. 

Azaroak 20, asteazkena

  • Salven al Buchenhain —Donostian 1976an urperatutako ontzia— filmaren emanaldia Trintxerpeko liburutegian. 19:00etan

Azaroak 27, asteazkena

  • Solasaldia: Gultav Traderen hondoratzea. Antxoko liburutegian 19:00etan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.