19 urteko gazte bat larri zauritua, auto batek harrapatu duelako
Gertakaria 05:15 inguruan izan da, Gi-636 errepideko 2. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abian du gertatu dena argitzeko.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 19 urteko gazte bat larri zauritu da auto batek harrapatu duelako. Gi-636 errepideko bigarren kilometroaren inguruan (Kaputxinoetan) izan da gertakaria, 05:15 aldera, Irunerako noranzkoan.
Harrapaketaren tokian artatua izan eta gero, Donostiako Ospitalera eraman dute gaztea. Ertzainzak ikerketa abiatu du.