Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

890 lan aurkeztu dituzte film laburren lehiaketara

Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Iran, Australia, horietatik guztietatik heldu dira lanak lehiaketara, baita bertakoak ere.

Sedeño, Collar eta Tolosa gaurko prentsaurrekoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/13

890 film labur aurkeztu dituzte Errenteriako Film Laburren lehiaketara, inoizko kopururik handiena, eta horietatik dagoeneko aukeratu dituzte lehiaketa fasera iritsi diren 32 lanak. Pozik parte hartzearekin, hala azaldu dira Jon Collar kultura zinegotzia, Iker Tolosa Kultura teknikaria eta Jonathan Sedeño OzZinema Zineklubeko ordezkaria gaur eguerdian lehiaketaren aurtengo ekinaldia aurkezteko egin duten prentsaurrekoan.

Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Iran, Australia, horietatik guztietatik heldu dira lanak lehiaketara, baita bertakoak ere, eta horretan jarri du indarra Sedeñok, “lehiaketa honen oinarria euskarazko eta euskal zinemaren sustapena da, eta baita e munduan film laburren egoera zein den erakutsi eta sustatzea ere”.  Lehiaketa fasera pasa diren lanen artetik, zazpik lortuko dute saria. 32 lanak hilaren 21, 22, eta 23an proiektatuko dituzte Niessen zinemetan 19:30ean hasita. Sari banaketa berriz, hilaren 24an (igandea) egingo dute Niessen kulturguneko auditorioan 18:00etan. Lan irabazleak ikusteko aukera izango da bertan eta ondoren luntxa eskainiko diete bildutakoei.

Lan irabazleak aukeratzeaz Collar, Patricia Arozena Kultura teknikaria, Ainara Gurrutxaga antzerkilari eta zuzendaria, Maria Elorza zinemagilea eta  Xabier Abalde zine ikaslea arduratuko dira.

Film laburren lehiaketaren harira hainbat ekintza paralelo antolatu dituztela azaldu du Tolosak. Batetik gazteentzako kamera iluna tailerra antolatu dute Gaztelekuekin batera. Beraungo gaztelekuan  bihar izango da (hilak 14) eta Gabierrotakoan, berriz larunbatean egingo dute (hilak 16) 18:00etan hasita bi kasutan. Bertan interesa duten 13 eta 17 urte arteko gazte orok har dezake parte.

Zineklub saio bat ere antolatu du udalak Ozzinemaren laguntzarekin. Joseba Sarrionandia idazlearen obratik abiatuta, Euskal Herriko beste herrialde batzuetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen duten Gure oroitzapenak filma emango dute. proiekzioaren ondotik zinemagile horietako bat, Ane Muñoz, izango da solasaldian. Hilaren 19an izango da zinekluba  19:30ean Niessen zinematan eta gaztelaniaz azpidatzia.

Iaz abiatutako VVermutsika ere egingo dute. Hilaren 24an izango da eta Javier Perez de Azpeitia pianistaren errezitaldia zinema mutuaren film laburren proiekzioekin. saioan, bermuta edo muztioa hartzeko tartea eskainiko dute. Hitzordua, 12:30ean Niessen Kulturguneko entsegu gelan.

Ekintza guztietarako sarrera doakoa da, eta gainera, hiru egunetan egingo dituzten proiekzioetara bertaratzen direnek fidelizazio txartela eskuratuko dute eta horren trukean eta Ozzinema zein Niessen zinemetako emanaldi baterako sarrera jasoko dute trukean.

Collarrek lanen kalitatea nabarmendu du, eta jaialdia zubia dela erantsi, “kultura zubi gure herriko zein besteetako errealitateak ezagutzeko”. herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.