Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunari lotutako ekintzak Pasaian
Aurretik zein ondoren, Indarkeria Matxistaren Kontrako egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatuko dira Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailaren babesarekin.
Azaroaren 27a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da. Gizarteak egun bakarra du emakumeen aurkako indarkeria matxista sistematikoa gaitzesteko. Urte osoko egun bakarra, indarkeria matxistaren arrazoiei buruz hausnartzeko. Udazkeneko 24 ordu eskas, indarkeria matxista zapalkuntza eta desberdintasunaren makuluetako bat dela esateko.
Gainontzeko egunetan ordea, indarkeria matxistak ez du etenik, gizarteak berean jarraitzen badu ere. Pasaiako Udalaren Berdintasun Sailean Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunari ahalik eta ikusgarritasun handiena ematea erabaki dute hilaren 25a baino lehen, zein ondoren, ekintza ezberdinak antolatuz. Emakumeen arteko elkartasuna sustatzeko tailerrak egin dituzte, baita indarkeria matxistaren arrazoi estrukturalak ulertzeko hitzaldiak ere.
Hilaren 20an Nazioartean eta bereziki berdintasun eta generoan aditua den Samara Velte kazetariak Nik sinisten dizut liburua aurkeztuko du, 18:30ean. Indarkeria Matxistaren Kontrako egunean bestalde, elkarretaratzea egingo dute Antxoko Gure Zumardian 18:30ean, Mugimendu Feministak deituta.
Datozen ekintzak
Azaroak 16, larunbata
- Autodefentsa Feminista Tailerra, 10:00etatik 14:00etara Bekoz Beko elkartearen egoitzan.
Azaroak 20, asteazkena
- Samara Veltek Nik sinisten dizut. Bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua liburua aurkeztuko du Antxoko liburutegian 18:30ean.
Azaroak 24, igandea
- Kale-Tejida topaketak antolatuta, 12:00etan Trintxerpeko Gernika plazan.
Azaroak 25, astelehena Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna
- Mugimendu Feministak deituta Elkarretaratzea egingo dute Antxoko Gure Zumardian, 18:30ean
Azaroak 28, osteguna
- Emakumeak sortzen, biolentzia kontsumitzen dokumentalaren aurkezpena.
Abenduak, 1 igandea
- Hilketa gehiagorik ez poesia errezitaldia Trintxerpeko alkateordetzan 12:00etatik aurrera.
- Ahizpatasun hariak dokumentalaren aurkezpena Trintxerpeko alkateordetzan 19:00etan.
Erakusketak
Azaroak 18-24, ‘Toda’ Somos Todas Indarkeria matxistaren aurkako trapuzko panpinak
Pasai Donibaneko Kulturgunean. Agnes Pinyol da erakusketaren sortzailea eta Bekoz Beko elkartearen laguntza jasotzen du. Aurkezpena 18an izango da 18:30ean. 18tik 22ra arratsaldeko ordutegia izango du; 17:00etatik 19:00etara alegia. 23 eta 24a bitarte 11:00etatik 13:30etara izango da ikusgai.
Azaroak 21-29, Tejiendo otras realidades
Bekoz Beko elkartearen egoitzan. Ermelinda Marques Pereira da sortzailea.
Azaroak 24-28 eta abenduak 1-8, Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka
Trintxerpeko Alkateordetzan. Topaketa eta Harituz elkarteek sortua. Egunero ikusgai 18:30etatik 20:00etara.