Odola emango dute Antxon hilaren 20an
Odol emateak Pasai Antxoko Osasun Zentroan izango dira, 6:30etatik aurrera.

Hilaren 20an odola emateko aukera izango da Antxoko Osasun Zentroan
Hilaren 20an —asteazkena— nahi duenak odola emateko aukera izango du, Pasai Antxoko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez. Pasai Antxoko Osasun Zentroan izango dira odol emateak 6:30etatik aurrera. Ohi bezala elkartasun ekintza honetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, bereziki 18 urtetik gorako gazteei.
Urriaren 16an egindako saioan 2 odol berri emaile izan ziren eta guztira, 34 poltsa bildu zituzten.
