Gazteentzako hika ikastaro praktikoa antolatu dute Oiartzunen
Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak jakinarazi dutenez, hika hitz egiten hasteko ikastaro praktikoa ikastaroa antolatu dute, bigarren aldiz. gazteei zuzenduta dago.
Ikastaroa abenduko lehen lau igandetan izango da (abenduak 1, 8, 15 eta 22an), 17:00etatik 18:30era. Fermiñene etxean izango dira saioak, dohainik.
Hilaren 27ra arte eman daiteke izena, Ttur ttur Euskaltzaleon Bilgunera idatzita. Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 26 01 82 telefono zenbakira dei dezake.