Errenteriako emakume bat hil da Donostian auto batek harrapatuta
Gros auzoko Zurriola pasealekuan izan zen harrapaketa 18:30ak inguruan.
Zurriola pasealekuan izan zen harrapaketa atzo arratsaldean. Errenteriako 66 urteko emakume bat hil zen atzo Donostian auto batek harrapatuta. Gros auzoko Zurriola pasealekuan izan zen harrapaketa 18:30ak inguruan. Emakumea Kursaalen autobusetik jaitsita oinezkoen pasabidetik igarotzen hasi zenean auto batek harrapatu zuen.
Anbulantzia bertaratu zen istripuaren lekura, eta artatzen aritu baziren ere, emakumea bertan hil zen. Donostiako Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
