Zaharrekin egiten duten lana dela eta, Matia Fundazioak Oiartzungo bi eragileri aitortza egin die. Osasun Pastoraltzak eta Haurtzaro Ikastolak Petra Lekuonara egiten dituzte bisitak.
Herritar talde baten ekimenez, batzarra egingo dute bihar goizean. Helburua, euskalgintzan eragiteko talde berri bat sortzea izango da.
2020ko aurrekontuaren harira proposamen zehatzak erregistratu dituzte Pasaiako Udalean, pasaitarren bizitza kalitatea hobetzearren eta jasotako konfiantzari erantzuteko.
Tokiko merkataritzat, komertzio txikiak egun bizi duten egoera zailari erantzun nahian, horiei babesa adierazteko festak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, eta Pasaian. Iniziatibaren atzean, Errenteriako Errenkoalde elkartea, Oiartzungoo Itturri elkartea eta Pasaiko Laurak Bat elkartea daude.
Mitxelenari Peru Abarka Lehiaketa irabazi zuen 'Erakusleihoan' lana argitaratu dio Ereinek. Kazabonek Benito Lertxundiri buruzko biografia ondu du.
Nerabea zenetik musikaren munduan murgilduta dago sanjuandarra, are gehiago musikari baten semea izanda. Gaur egun, Sega Sound Killers proiektuan buru-belarri sartuta dabil; hil honetan taldearen lehen birari ekingo diote.
Harrera etxeetan bizi diren 7 eta 12 urte arteko haurrei denbora eskaintzeko proiektu bat da, boluntarioekin. Gurutze Gorriak kudeatzen du.
Bertso saio literarioa egin dute Oiartzunen. Alaia Martin, Miren Artetxek eta Uxue Alberdik bertso saioa eskaini zuten atzo arratsean, A25aren harira.
Karnaba Otxoteak eta Ardual Otxoteak emanaldia egingo dute basilikan igandean.
Amaia Mitxelena eta Edurne Saizar oiartzuarrek osatzen duten bikotea finalera pasatu da. Donostiako Gabonetako Ferian izango da.
Eguraldi txarrak ez du arnasgunerik eman azken egunotan, eta asteburura begira, egoerak ez du hobera egingo. Gainera, alerta horia egoera ezarri dute kostaldean.
Igandean 11:00etatik aurrera familientzako arkeologia tailerra egingo dituzte Albaolan. 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ekintza eta heldu baten laguntza jaso beharko dute.