Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gobernuko udal taldeekin adostu nahi ditu aurrekontuak EH Bilduk

2020ko aurrekontuaren harira proposamen zehatzak erregistratu dituzte Pasaiako Udalean, pasaitarren bizitza kalitatea hobetzearren eta jasotako konfiantzari erantzuteko.

elkarlanerako prestutasuna agertu die Pasaiako EH Bilduk beste alderdiei.
Pasaia
2019/11/15

Azken hiletan hainbatetan egin bezala, elkarlanerako prestutasuna agertu die Pasaiako EH Bilduk beste alderdiei. Kasu honetan, 2020ko aurrekontua udal gobernuko alderdiekin —PSE-EE eta EAJ— adostu nahi duela jakinarazi du koalizio abertzaleak, oposizioan izan arren, Udal Hauteskundeetan indar politiko bozkatuena izan ziren eta. Kontutan hartu behar da gainera, EH Bildu berriz ere irabazle izan zela Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan, lau alderdi nagusien artea boto kopurua handitu zuen bakarra izanik.

EH Bilduk egindako proposamena, kultur, hezkuntza, kirol eta gizarte ekintzako arloetan eragin nahi du. Boluntariotzan ari diren kultur eta aisialdi elkarteei bideratzen zaizkien diru-laguntzak handitzearen alde egin dute. Herriko jaiei bideratutako diru kopuruari ordea, emendakina jartzea erabaki dute. Era berean, larrialdi sozialei zuzendutako diru-partida handitzea nahi dute, zaurgarritasun dauden herritarrei babesa bermatzeko.

Berrikuntzak dakartza koalizioa abertzalearen proposamenak, Eskola Kultura egitasmoa sortzeko diru-partida bat eskatu baitute. Funtsean, Eskola Kirolak gazteen artean kirola sustatzen duen bezala, kultura sustatuko lukeen programa izango litzateke Eskola Kultura.

Dena dela, egindako proposamena 2020ko aurrekontuez harago doala adierazi dute EH Bilduko kideek, beste herri modelo bat bultzatzean datza. Pasaiari ekonomikoki zein ekologikoki eragiten dioten hainbat sektore, beste erakunde batzuen menpe daudenez, ezinbestekotzat dute Pasaiako Udaleko talde politikoek elkarrekin lan egitea, erakunde horien aurrean sendotasunez erantzun ahal izateko. 

Aldundiari ere mezua bidali diote; Udal Foru Funtsak —aldundiek udalerriei ematen dieten dirua banatzeko irizpideak—Pasaiak dituen erronka estrukturalak aintzat hartzen ez dituela salatu dute. kasu paradigamtiko gisa, garatu gabe dauden Donibaneko saneamendua, zaharren egoitza edota Topoaren lurperatzea aipatu dituzte. Horiei eta beste batzuei herri gisa erantzuteko eskua luzatuta izango duela helarazi dio Izaskun Gomez alkateari Pasaiako EH Bilduk.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.