Gaintxurizketa txuri une batez
Eguraldi txarrak ez du arnasgunerik eman azken egunotan, eta asteburura begira, egoerak ez du hobera egingo. Gainera, alerta horia egoera ezarri dute kostaldean.
Kazkabarra ikusgarria izan da gaur eguerdian Gaintxurizketan, eta errepidea, izotz pista baten antza hartu du denbora tarte batez. Azken egunotan bizitako eguraldi txarrak ez du etenik izan, eta gehien bat euria bota duen arren, itsasoak, haize boladek eta kazkabarrak ere egon dira. Astebururako iragarpena gainera, ez da batere itxaropentsua, eta prezipitazioa nagusituko da asteburu osoan zehar. Elur maila ere 700 eta 900 metro artean kokatuko da, Euskalmetek ohartarazi duenez.
Aipatutako guztia gutxi balitz, itsasaldean izan daitekeen inpaktua eta olatu altuak medio, alerta horia egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak beste egun batez. Hala ere, Euskalmetek adierazi duenez, itsasgorak ez du kostaldea aurreko egunetan bezain beste gaindituko.