Komertzio txikia itzal ez dadin
Tokiko merkataritzat, komertzio txikiak egun bizi duten egoera zailari erantzun nahian, horiei babesa adierazteko festak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, eta Pasaian. Iniziatibaren atzean, Errenteriako Errenkoalde elkartea, Oiartzungoo Itturri elkartea eta Pasaiko Laurak Bat elkartea daude.
Tokiko merkataritzat, komertzio txikiak egun bizi duten egoera zailari erantzun nahian, horiei babesa adierazteko festak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, eta Pasaian. Iniziatibaren atzean, Errenteriako Errenkoalde elkartea, Oiartzungoo Itturri elkartea eta Pasaiko Laurak Bat elkartea daude. Zailtasunak zailtasun, herriko komertzioek duten garrantzia nabarmendu nahi dute hiru elkarte horiek, baita urtean zehar herritarrek saltoki txikiei erakusten dieten babesa eskertu ere eta atxikimendua eskatu. Hiru herri horietan 750 saltokitik dira egun, eta horrek eragin zuzena du eskualdeko ekonomian, enpleguan eta garapenean.
Maika Martin, Andoni Lizarralde eta Juanma Perez, Errenkoalde, Itturri eta Laurak Bat elkarteetako lehendakariek, hurrenez hurren, “etengabe lanean” ari direla tokian tokiko merkatariak mehatxuen aurrean eta gizartean garatzen ari diren erosketa modu eta ohitura berrien aurrean: “Gure atzean dauden baloreak gizarteratzeko eta balioan jartzeko lanean ari gara. Horregatik, herritarrekin batera, Oarsoaldeko merkataritza sustatzeko ekintzak antolatzen jarraitzen dugu eta gaur aurkezten ari garen festak horren adibide dira”.
Nik Errenterian, Nik Oiartzunen, Nik Pasaian lelopean hilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean antolatu dituzten ekintzetara gonbidatu dituzte Oarsoaldeko bizilagunak, “ezinbestekoa delako bizilagunen parte hartzea”. Ardatz bera izango dute festek, eta kanpainaren kartel identifikagarri batekin argazkiak egiteko photocalla antolatuko dute, “txartelen bidez herritarrek beren herrian erosten dutela adierazi ahalko dute, horrela atxikimendua adieraziz herriko merkataritzari”.
Argazki horiek guztiak sare sozialetan zabalduko dituzte gero nikerrenterian.com, nikoiartzunen.com, eta nikpasaian.com webgunetan zehazki. Atxikimendua adierazteko argazkia egiten duten guztiek gainera, opari bat jasoko dute trukean.
Lehen festa Errrenteria-Oreretan egingo dute hilaren 22an (ostirala) Gamon Zumardian 17:30ean hasita. Photocallaz gain, Merkatu Txikia ere egingo dute. Azken hori haurrei zuzenduta egongo da eta merkatua, produktuen ezaugarriak, eta salmenta besteak beste gertutik ezagutzeko aukera izango dute, “herrietako auzoak eta kaleak bizi mantentzeko komertzio lokalak duten garrantziaz jabetu daitezen lortu nahi dugu”.
Oiartzunen egingo dute bigarren festa, hilaren 29an (ostirala) Done Eztebe plazan. 16:30ean hasita Itturri Ginkana egingo dute Abaraxkak gidatuta; aisialdi taldeak marrazki tailerra egingo du. 18:00etan helduko da ekitaldi nagusia trikitilariekin batera eta ordu erdi geroago txokolatea banatuko dute. Triki poteoa ere antolatu dute 19:30ean plaza inguruan, eta 20:30ean, berriz, atxikimendu argazki erraldoia aterako dute.
Pasaian, baten faltan bi festa egingo dituzte: hilaren 23an eta 30ean. Lehenengoa Antxoko Gure Zumardian egingo dute eta 11:30ean hasiko da, eta bigarrena , berriz, Trintxerpen ordu berean hasita baina astebete geroago. Atxikimendua adierazteko argazkiak egiteko aukera izango da Pasaian ere, Herriko Dendak ekintza ere, haurrek modu ludiko batean merkataritza gertutik ezagutzeko.
Herriak bizirik mantentzeko, ezinbestekoa
Tokian tokiko merkatari txikiak elkartzea ezinbestekotzat jo du Perezek herritarren artean zabaltzen ari diren eros eredu berriei erantzun ahal izateko; “Interneta, saltoki handiak erabiltzen dituzte erosketak egiteko, baina komertzio txikia desagertzen bada herri eta hiriak itzali egingo dira. Ez dakit zer gertatuko ote den hamar urte barru, baina tartaren zatia gero eta txikiagoa tokatzen zaigu merkatari txikiei. Hala ere, ez dugu amore emango”.
Uste berekoa da Lizarralde eta Oiartzungo merkatari txikien egoera are zailagoa dela sinistuta dago, “saltoki handiz inguratuta gaudelako eta horrek itota gauzkalako”. Sebastian Galardi merkatari txikia da Oiartzunen. Gogor egin du Eusko Jaurlaritzaren politiken aurka, “lagundu behar zaigula diote, komertzio txikia sustatu eta babestu behar dela, herriak hiltzen ari direla, eta bestaldetik saltoki handiak babesten dituzte; kontraesan latza da hori, eta ez dugu ulertzen. Lanpostuak sortuko direla diote, baina baita galdu ere mordo bat. Handi horiei noizbait esan behar zaie nahikoa dela; gelditu behar dira. Kilometro gutxiren barruan pila bat ditugu, eta ezinezkoa da”.
Errenkoalden 100 merkatari txiki biltzen dira une honetan. Tokiko saltoki txikiak mantentzea eta irekita amnetntzearen garrantzia nabarmendu du Martinek, “gu gure aldetik esfortzu handia egiten ari gara herritarren eroste ohitura berrei erantzuteko”.
Herritarrei eskaera zehatza egin diete: bertako merkataritzaren aldeko apustua egin dezaten.