Santa Zezilia, Otxote erritmoan
Karnaba Otxoteak eta Ardual Otxoteak emanaldia egingo dute basilikan igandean.
Santa Zezilia egunaren harira emanaldia antolatu du Karnaba Otxoteak Maria Madalenaren basilikan. Karnaba Otxotea bera izango da emanaldian, Sergio Zapirain Mendizabalek zuzenduta, eta Castro Urdialesko (Kantabria) Ardual Otxotea, Alberto Tejerina Fernandezek zuzenduta.
Emanaldian, Guridi, Elberdin, Morera, Aita Madina, Sorozabalen kantuak eta El cant dels ocells Kataluniako eguberri abestia entzuteko aukera ere izango da. Azken hori, Maider Zapirain txelistak lagunduta abestuko du Karnabak. Emanaldia amaitzeko, bi otxoteek batera, Maitia nun zira abestuko dute.
Kontzertua igandean izango da, 12:30ean eta sarrera doakoa.