Bi kamioik talka egin dute Antxotik gertu, Gi-636 errepidean
Antxo hondotik igarotzen den Gi-636 errepidean izan da ezbeharra, Molinao auzotik metro eskasera.
Bi kamioik talka egin dute Antxon, autobidearekin lotura egiten duen Gi-636 errepidean. Donostiarako noranzkoan gertatu da istripua, tunelaren irteeratik gertu. Ezbeharraren arrazoiak ez dituzte ezagutzera eman oraingoz, ezta zauririk izan den ere ez. Baina itxuraz handia izan da istripua, kamioi baten kabina zanpatuta geratu baita.
Talkaren ondorioz auto ilarak osatu dira Errenteria eta Pasaia artean.