Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak egingo dituzte Lezon
Energia eta dirua aurrezteko aholku praktikoen Gipuzkoa Argitu tailerra hilaren 28an egingo dute, 19:00etan hasita, Kultura Aretoan.
Hilaren 28an, Gipuzkoa Argitu programaren barruko saioa egingo dute Lezon. Etxeetan, elkarteetan edo enpresetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe, energia eta dirua aurrezteko aholkuak emango dituzte doako tailer praktiko baten bidez. 19:00etan da saioa, Kultura Aretoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Lezoko Udalarekin elkarlanean, antolatu dute hilaren 28ko saioa (osteguna da). Hala, argindarraren, gasaren, gasolioaren eta bestelako energia iturrien erabilerari buruzko aholku orokorrak emateaz gain, gai praktikoak ere landuko dituzte, adibidez, bonbilla bat erosterako garaian kontuan hartu beharreko faktoreen berri emango dute. Partaideei, aldi berean, Energia aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida emango diete.
Saioan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, hilaren 25era arteko epea dago. Bost lagun baino gutxiagok izena ematen badute, tailerra ez da egingo.
Izena emateko bi bide daude:
- Posta elektroniko mezu bat bidaliz.
- Telefono dei bat eginez: 628 532 303 telefono zenbakira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:00etara.