Irisgarritasun Planaren berri emateko jardunaldia antolatu du udalak
Pasaiako Irisgarritasun Plana herritarren artean hedatze aldera, parte hartze jardunaldia antolatu du udalak ostiralean udalbatzar aretoan 11:00etan.
Irisgarritasun Plan berria herritarren ongizatea handitzeko helburuarekin sortu du Pasaiako Udalak. Planaren oinarriak, bizitza kalitatea, gizarte kohesioa eta berdintasuna direnez, ezinbestekotzat duten planaren ezaugarriak herritarren artean zabaltzea, harekin bat egin dezaten. Eremu eta eraikin publiko, komunikazio eta garraio elementuen irisgarritasuna unibertsalak izatea nahi du Pasaiako Udalak.
Hori dela eta, ostiralean 11:00etatik aurrera parte hartze jardunaldia antolatuko dute, Pasaiako udaletxeko batzar areto nagusian. Irailaren 24an eman onartu zuen Udalbatzak eta edukiak hilabetez izan ziren ikusgai Pasaiako Udaleko webgunean. Era berean planaren agiria eskuragarri izango da uneoro, webgunean bertan, edota Pasaiako Udaleko Hirigintza Sailean (Donibane, 19).