Osasun mentala izango dute hizpide Oarsoaldeko lau herrietan
Arraztalo eta Aldura Elkarteek Oarsoaldeko gaixotasun psikikoak dituztenen diagnostikoen emaitzak aurkeztuko dituzte herriz herri.
Iaz jaso zituzten Arraztalo eta Aldura elkarteek Oarsoaldean gaixotasun psikikoak dituzten pertsonei ematen zaien arretaren diagnostikoa aurkeztu zuten, pertsona hauei ematen zaien arreta ereduaren berri emateko. Datozen egunetan bestalde, diagnostiko horien emaitzen aurkezpena egingo dute, helburu berdinarekin.
Diagnostikoaren aurkezpen hitzaldiak iragarri dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Bi elkarteek, gaixotasun psikikoen inguruan dauden, aurreiritziak irauli nahi dituzte, eta bide batez, jasotzen duten arreta nolakoa den erakutsiko dute.
Noiz eta non.
Azaroak 27, asteazkena.
- Lezon, Kultura Aretoan, 19:00etan
Azaroak 28, osteguna.
- Oiartzunen, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:00etan.
Abenduak 3, asteartea.
- Trintxerpen, alkateordetzan 19:00etan.
Abenduak 4, asteazkena.
- Errenteria-Oreretan, Xenpelar Etxean, 19:00etan.