Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'25 urte Luzuriaga gabe' erakusketa igandetik aurrera ikusgai

Hilaren 24ean, irekiko ditu ateak Pasai Antxoko faktoria ospetsuaren historia jorratzen duen erakusketa, enpresak itxi eta 25 urtera. Abenduaren 1ean bukatuko da.

Astebetez izango da ikusgai '25 urte Luzuriaga gabe' erakusketa.
Pasaia
2019/11/21

25 urte igaro dira dagoeneko, Pasaiako Victorio Luzuriaga S.A. metalurgia enpresan ateak itxi zituenetik. Gaur egun, kasik arrastorik geratzen ez den arren, eragin handia izan zuen fabrikak Antxoren bilakaera historikoan eta Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa bat sortu du, Luzuriagaren garrantzia gogora ekartzeko.

25 urte Luzuriaga gabe erakusketa etzi hasiko da eta abenduaren 1a arte izango da ikusgai Pasai Antxoko kultur etxean. Igandeetan, hau da, inaugurazio eta amaiera egunetan 12:00etatik 14:00etara bisitatu ahalko da erakusketa. Astelehenetik ostiralera ordea, arratsaldeko ordutegia izango du; 19:00etatik 21:00etara. 22 panelez osatuko da erakusketa, bakoitzak testua eramango du eta hainbat gai jorratuko dituzte: langileria, testuinguru historikoa, arkitektura edota sortzen zituzten produktuak, besteak beste.

Urte askoz, Luzuriagak ikaragarrizko pisua izan zuen Antxon, ekonomikoa zein soziala eta hein batean, gaur egungo herria enpresaren jardunaren ondorio da. Herri gaztea izanik, Antxo Luzuriagarekin batera hazi zen, izan ere, toki askotako langileak iritsi ziren herrira, bertan lan egiteko. Gaur egungo antxotar asko, langile horien ondorengoak dira.

Era berean, Luzuriagaren eta orokorrean industria pisutsuaren krisialdiak gogor jo zuen Antxo eta bertan bizi ziren langileak. Iraganeko indarra berreskuratu ezinik, 1994ean itxi zuten Victorio Luzuriaga S.A. Baina fabrikarentzat aro baten amaiera izan zena, aro berri baten hasiera izan zen Antxorentzat. Urte askoz giltzapetu zuen herria hegoaldetik, herriaren hazkunde eta ingurumen ongizatea oztopatuz. Bertan utzitako espazioa, Antxoko arnasgune nagusietako bat da gaur egun. Oroigarri bakarra geratzen da, kasik utzita dagoen Luzuriagako bulegoen eraikina.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.