abenduaren 2tik 5era bitartean, hitzaldi musikatua, Baga Biga Higa emanaldia eta Anje Duhalderekin kantu afaria antolatu dituzte. Egitarauarekin Euskararen Egunaren bueltan udalerrian antolatutakoak osatu eta indartu nahi dituztela esan dute Orereta Ikastolako arduradunek, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera "eta eragile izatera".
Hiru indar politikoek arbuiatu egin dute, Evo Morales bere kargua uztera behartu duen prozesua eta Pasaian antolatu daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Herri Babesarea iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak eta horren harira adierazpen instituzionala egin du.
Espainiako Estatuko eta Portugali dagozkion Michelin Gidako izarrak zeintzuk diren jakinarazi dituzte. Hilario Arbelaitzen izarrak piztuta jarraitzen du.
Hilaren 24ean, irekiko ditu ateak Pasai Antxoko faktoria ospetsuaren historia jorratzen duen erakusketa, enpresak itxi eta 25 urtera. Abenduaren 1ean bukatuko da.
Lan ildo nagusiak zehaztu ditu, eta horrela, irisgarritasuna hobetzearekin lotuta, Ijurkon igogailua eraikitzea eta Mugikortasun planaren idazketa aipatu ditu. Herriko bigarren igogailua izango dena eraikitzeko 260.000 euro inbertitzea proposatu du.
'Nik Pasaian' lelopean tokiko merkataritzari atxikimendua adierazteko familia argazkia egingo dituzte hilaren 23an Antxon eta 30ean Trintxerpen.
Auzo konposta egiteko bost gune daude orotara Lezon. Andreonekoa eta Arretxenekoa dira handienak. 2020aren hasieran batzarra egingo dute.
Parketarrak egitasmoaren barruan, bi sasio egingo dituzte Lezon. Lehena bihar (ostirala) da, eta bigarrena hilaren 29rako antolatu dute.
Oinezkoentzako bidean hobekuntzak egiteaz gain, bertako hoditeria aldatuko dute. Lanek hiru hilabeteko aurreikuspena dutela jakinarazi du udalak.