70 familiak egiten dute auzo konposta Lezon

Auzo konposta egiteko bost gune daude orotara Lezon. Andreonekoa eta Arretxenekoa dira handienak. 2020aren hasieran batzarra egingo dute.

Andreone atzeko auzokonposta gunea Andreoneko gunea.

Lezoko Udalak jakinarazi du herriko bost konpost guneetan, 70 familia inguruk egiten dutela auzo konposta. Urriaren 31n egin zuten gune horien azken jarraipen teknikoa: ondorioa izan da gune guztien martxa ona dela (hurrengoa abenduaren 19an da).

Arretxenen, Lopenen, Aralar kalean, Andreonen eta Altamiran daude Lezoko bost konposta guneak. Andreonekoa eta Arretxenekoa 700 litroko edukierakoak dira, izan ere, udalak nabarmendu du konpostagailu handiekin guneen kudeaketa errazagoa dela. Hortaz, udalaren asmoa da gainerakoak aldatzen joatea.

Guneak egitasmoan parte hartzen duten familiek kudeatzen dituzte, eta bi hilabetean behin, adituen jarraipen teknikoa izaten dute: konpostaren gaineko zalantzak argitzeko, eta iradokizunak aurkezteko baliatzen dituzte familiek adituen bisitak.

2020aren hasieran, udalak asmo du erabiltzaileekin biltzeko, batzar orokor batean. 2019ko balantzea aurkezteaz gain, koordinazioa hobetzeko eta zalantzak argitzeko aukera egongo da. Herritar ororentzat zabalik izango da aldi berean batzarra.

Konposta egitera animatzen diren familiek, bi modu dituzte egitasmoarekin bat egiteko. Honakoak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.