Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

8.840.000 euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du gobernu taldeak

Lan ildo nagusiak zehaztu ditu, eta horrela, irisgarritasuna hobetzearekin lotuta, Ijurkon igogailua eraikitzea eta  Mugikortasun planaren idazketa aipatu ditu. Herriko bigarren igogailua izango dena eraikitzeko 260.000 euro inbertitzea proposatu du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/11/21

2020 urterako 8.840.000 euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du gobernu taldeak, “Lezo atseginagoa eta irisgarriagoa eraikitzeko helburuarekin”. Lan ildo nagusiak ere zehaztu ditu, eta horrela, irisgarritasuna hobetzearekin lotuta, Ijurkon igogailua eraikitzea eta  Mugikortasun planaren idazketa aipatu ditu. Herriko bigarren igogailua izango dena eraikitzeko 260.000 euro inbertitzea proposatu du. Igogailuaren proiektua idazketa fasean dago une honetan, eta datorren urtean eraikitzen hastea aurreikusi du gobernu taldeak, otsaila aldera. “Igogailuaren helburu nagusia Ijurkoko irisgarritasuna eta bertako bizilagunen mugikortasuna erraztu eta hobetzea da”, zehaztu dute.

Mugikortasun planaren idazketarako, berriz, 30.000 euroko diru zatia aurreikusi du gobernu taldeak. “Eraginkortasunez” eta  “era iraunkorrean” kudeatzea eta inbertitzea dela bere helburua gaineratu du gobernu taldeak, “herritarrek jasan behar duten presio fiskala baretzea eta beren bizi kalitatea hobetzea. Ekonomia eta enpleguak egungo gizartean duen eragina aintzat hartuta, hurrengo urtean ere Enplegu Planak  dagokion diru zatia izango du”. Azken horretara zehazki, 125.000 euro bideratu dituzte aurrekontu proiektuan, “langabezian dauden pertsonei aukera berriak eskaintzeko”. Gizarte programa, zerbitzu,prestazio eta laguntzei bideratutako diru zati guztiak mantendu dituztela jakinarazi du, halaber.

Euskara, kultura eta kirola bultzatzea ere helburu dituela esan du gobernu taldeak. Euskarara, aurrekontu osoaren %3,86 bideratu du proiektuan, 340.890 euro; kultura eta kirola, berriz, “Lezoren nortasunaren ikur izaten” jarraituko dutela dio, eta horren adibidetzat jarri ditu datorren udarako prest egotea aurreikusi duen ur jolasen proiektua edota kiroldegiko mendebaldeko fatxadaren konponketa; Kulturara bideratutako kontu saila handitzea proposatu du, bestalde, baita festentzako diru zatia %21 handitzea.

2020ko aurrekontu proposamenean hainbat proiektu gehiago jaso ditu gobernu taldeak, eta aurtengo ekitaldia ixtean (2020ko apirilean) gauzatzea udal soberakinekin. Amaitzeko, 2019ko aurrekontuetan jasotako hainbat proiektu 2020an egin edo amaituko dituztela jakinarazi du gobernu taldeak, horien artean, hainbat oinezko pasabideak altxatzea (70.500 euro); Antonio Pildain kaleko espaloiak berritzea (300.000 euro); eta Altamirako eserleku eta barandak aldatzea, besteak beste (24:000 euro).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.