Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ahal Duguk, PSE-EEk eta EH Bilduk Boliviako "estatu kolpea" salatu dute

Hiru indar politikoek arbuiatu egin dute, Evo Morales bere kargua uztera behartu duen prozesua eta Pasaian antolatu daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.

Evo Moralesen jarraitzaileen kontrako errepresioa salatu dute hiru alderdiek Argazkia: Askapena Erakunde Internazionalista
Pasaia
2019/11/21

Podemos Equo Berdeak, EH Bilduk eta PSE-EEk irmo salatu dute “Boliviako Estatu Plurinazioalean gertatutako estatu kolpea” eta ohartarazi dute gatazka soziala, aldeen arteko gatazka bihurtu daitekeela. Azaroaren 10ean “poliziek eta militarrek behartuta” dimisioa eman zuela adierazi dute hiru alderdiek “bere gobernuko kideen eta beste hainbat hautetsien senideen kontrako erasoak eman zirelarik”.

Azken asteotan, “estatu kolpea bultzatu duten indarrek, Moralesen alde antolatutako herritarrak erreprimitzen” ari direla gaineratu dute, eta tentsioa handitu ahala, “konfrontazio zibila” piztu daitekeela ohartarazi.

Egoera honen aurrean Podemos Equo Berdeak, PSE-EEk eta EH Bilduk adierazpen bateratua igorri dute. Gogor salatu nahi dute Bolivian eman den estatu kolpea. Boliviako herritarrei afera akordioaren bidez konpontzera deitu diete, denen eskubide zibil eta politikoak errespetatuz. Era berean estatu kolpearen kanpo bultzatzaileei, injerentzia eten eta Bolibiako soberania errespetatzeko eskatu diete. Elkartasun eta babes osoa igorri diete boliviarrei eta haien demokrazia sistema eta etorkizuna erabakitzeko eskubideari errespetu osoa agertu diote.

Evo Morales Ayma 2006an irabazi zituen hauteskundeak, buruzagi sindikala zela. Beste hiru aldiz irabazi zituen hauteskundeak eta aurten aurkeztu zen laugarren aldiz. Egungo afera, botoen zenbaketan du jatorria, hainbat erakundek ‘irregulartasunak’ salatzerakoan hasi baitziren mobilizazioak. Tentsioa handitu ala, polizia eta militarrek Morales babesteari utzi eta bere zein bere inguruko kontrakoen erasoak hasi ziren. Testuinguru horretan eman zuen dimisioa Moralesek. Gaur-gaurkoz, Jeanine Añez da Boliviako estatu buru, militarren babesarekin, inork bozkatu ez badu ere.

Azken urteotan geroz eta polemika handiagoa sortu zen Moralesen inguruan, boterea utzi nahi ez zuelakoan. Lehen legealdian bultzatu zuen haren alderdiak, beste batzuekin batera, agintea bi legealdira mugatzeko legea. Parlamentuaren eta herri galdeketa baten ezezkoak jaso arren, Moralesek laugarren aldiz hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen.

Dena dela, Morales presidente izan den tartean Boliviak hazkunde ikaragarria jasan zuen hainbat arlotan eta aberastasuna banatzeko plan orokorrak bultzatu ziren. Jatorrizko herrien eskubideen alde egindakoagatik da ezaguna Evo Moralesen gobernua. Baina aurrera pausuak beste hainbat esparruetan eman dira, hala nola, hezkuntzan, nazioarteko lankidetzan edota gutxiengoen integrazioan. Hego Amerikan azken hamarkadan bataz beste ekonomiko gehien hazi den herrialdeetako bat izan da Bolivia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.