Argazkiak herrian, tokiko merkataritzari babesa adierazteko
'Nik Pasaian' lelopean tokiko merkataritzari atxikimendua adierazteko familia argazkia egingo dituzte hilaren 23an Antxon eta 30ean Trintxerpen.
Urteak dira, tokiko komertzioak egoera larria bizi dutela, batez ere, globalizazioak kontsumo ereduak dituelako. Tokiko komertzioak haien lekua bilatzen ari diren honetan, Pasaiako Laurak Bat Elkartea herriko komertzioak suspertu nahi ditu, herritarren parte hartzea sustatuz.
Gakoa, pasaitarren atxikimendua erakartzea izango da. Pasaian 160 denda eta komertzio daude eta horiek eragin zuzena dute herriko ekonomian, lanpostuetan eta garapenean. Laurak Bat-en helburua, 160 komertzioen atzean dauden baloreak gizarteratzea da, herritarrek haien garrantziaz jabetu daitezen.
Horretarako herritarrak eta merkatariak batzeko bi jai antolatu dituzte. Hilaren 23 eta 30ean atxikimendu argazkiak aterako dituzte Nik Pasaia lelopean. 23ko jaialdia Antxoko Gure Zumardian egingo da, 11:30ean. 30ean ordea Trintxerpeko Euskadi Etorbidean izango da, ordu berean.
Bertaratzen direnak, photocall bat topatuko dute eta argazkia egiteaz gain, herritarrek herrian erosten dutela esateko aukera izango dute, Nik Pasaian dioen kartela eskuan dutela. Argazki guztiak, Errenkoalderen Facebook eta Instagram kontuen publikatuko dira, baita Nik Pasaian egitasmoaren webgunean ere.