Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

(H)arian sustatuko dute euskara

abenduaren 2tik 5era bitartean, hitzaldi musikatua, Baga Biga Higa emanaldia eta Anje Duhalderekin kantu afaria antolatu dituzte. Egitarauarekin  Euskararen Egunaren bueltan udalerrian antolatutakoak osatu eta indartu nahi dituztela esan dute Orereta Ikastolako arduradunek, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera "eta eragile izatera".

Orereta Ikastolak (H)arian euskara astea antolatu du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/21

Egitarau zabala bezain aberatsa atondu du Orereta Ikastolak Euskararen Egunaren harira: (H)arian euskara astea. Hala, abenduaren 2tik 5era bitartean, hitzaldi musikatua, Baga Biga Higa emanaldia eta Anje Duhalderekin kantu afaria antolatu dituzte. Egitarauarekin  Euskararen Egunaren bueltan udalerrian antolatutakoak osatu eta indartu nahi dituztela esan dute Orereta Ikastolako arduradunek, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera “eta eragile izatera”.

Abenduaren 2an, astelehenarekin Gotzon Barandiarran eta Rafa Ruedak Hitzaren ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? emanaldia egingo dute Xeneplar Etxean , 19:00etan hasita. Abenduaren 4an berriz, ikasleek hartuko dute lekukoa, DBHko 4. mailako ikasleek zehazki,  eta euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia eskainiko diete herriko erretiratu eta aiton-amonei Niessen Kulturgunean. 12:30ean izango da Baga, Biga, Higa emanaldia, balada zaharrez, maite kantuez, kopla zaharrez, bertsolaritzaz, poesia sinbolikoaz eta sozialaz gozatzeko aukera emango dute ikasleek ordubeteko zuzeneko emanaldian.

Abenduaren 5ean, ostegunarekin,  Anje Duhalderen kantu afaria egingo dute asteari amaiera emateko. Merkatuzarren izango da eta Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko antolatu du Orereta Ikastolak: “2017ko abenduan Benito Lertxundiren kontzertuarekin egin moduan, Luzatu eskua hara eta luzatu esku(h)ara lemapean, Zubiak eraikiz iniziatiban bidaide ditugun Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Urruñako Ikastolak sustengatzeko iniziatiba da Anje Duhaldek doinua jarriko dion elkartasun afaria”. Kantu afarirako sarrerak dagoeneko salgai daude 30 euroan Xenpelar kultur dendan, ikastolako bulegoetan edo Orereta Ikastolaren  webgunean eros daitezke. Afaria ez beste ekitaldiak doakoak dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.