Donibane txotxongiloen herria izango da bost egunez
Bost egun, bost antzezlan. Hilaren 25etik 29ra Donibaneko Juanba Berasategi aretoak Titirijai 26. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hartuko du.
Hilaren 25etik 29ra Donibaneko Juanba Berasategi aretoak Titirijai 26. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hartuko du. Artxibo irudia. Bost egunez, hilaren 25etik 29ra Pasaia txotxongiloen herria izango 26. aldiz. Hastear da Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Mende laurdena igaro du jaialdiak eta gaur egun Pasaiak eskaintzen dituen ekintza kulturalen artean, erreferente bihurtu da.
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak antolatu du eta ohiko legez, umeei zuzenduta dago bereziki Titirijai. Astelehenetik ostiralera, 700 haur inguru joango direla iragarri dute antolatzaileek, Pasaiako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2. 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko baitute. Eskola ordutan izango dira emanaldiak.
Antzezlanak eta titiriteroak.
Astelehena
- Un cuento del viento, Pavel Smid.
Asteartea
- Vida, Javier Aranda.
Asteazkena
- Peloloco, Mamia Teatro.
Osteguna
- Circus Funestus, Sofie Krogen.
Ostirala
- Piccolo Circo del Hilo, Antonella D´Ascenci.
