Herritarrei eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa izatera deitzen duten seinaleak jarri ditu Errenteriako Berdintasun Kontseiluak herriko lau sarreretan.
Asteburuan hasiko da aurtengo Hitzen Lihoa, ‘Ele emez’ izenburupean. Parrokian diziplina asko lotuko dituen ikuskizuna, bihar; irakurketa jarraitua, etzi.
Maria Mendizabal soprano oiartzuarrak mundu erdian jaso du formazioa, eta aldi berean toki askotan azaldu du bere maila. Oiartzunen ere izango da abesten.
Hilaren 10ean luizia izan zen Mendiola bidean euriteen ondorioz. Gaur bertan hasi dira bidea konpondu eta magala egonkortzeko obrak, Pasaiako Udalak jakinarazi duenez.
Euskaraldiak eta Abaraxka ludotekak elkarlanean antolatu dute Euskararen Festa. Hemezortzi kultura pilula eskainiko dituzte Oiartzungo sortzaileek.
Zigor Garro euskal preso oreretarra eskumuturreko elektronikoarekin aske uztea onartu du Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak.
Hilaren 30ean ibilaldia egingo dute, Arditurri inguruetan. Nerea Pagaldaik emango ditu hegazti horiei buruzko azalpenak. Aldez aurretik eman behar da izena.
Maketen zaleek astebete izango dute Juan Palmer maketagile tailerrean egindakoak ikusteko. Erakusketa San Pedroko Kultur Aretoan izango da hilaren 23tik 30era.
2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Manuel Lekuona bibliotekan, hilaren 29an. Adin tartea ikusita, heldu bat sar daiteke haur bakoitzarekin.
Oiartzungo bi futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute. Lehian ariko den lehenengo taldea areto futboleko Oiartzun izango da, gaur arratsaldean jokatuko baitute.