Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen Egunak egitarau oparoa izango du

Euskararen Egunaren harira, askotariko egitaraua antolatu du udalak. Gaur aurkeztu dute egitarau hori Itziar Ostolaza Hizkuntza Politiketako zinegotziak eta Joxe Mari Jauregi Euskara teknikariak.

Ostolaza eta Jauregi egitaraua aurkezteko gaur egin duten agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/22

Euskararen Egunaren harira, askotariko egitaraua antolatu du udalak. Gaur aurkeztu dute egitarau hori Itziar Ostolaza Hizkuntza Politiketako zinegotziak eta Joxe Mari Jauregi Euskara teknikariak. Ostolazak azaldu duenez bi ekitaldi mota izango dira, “herritar guztientzat irekiak izango direnak, eta jarduera itxiak, publiko zehatz bati zuzendutakoak”.

Ekitaldi irekien barruan lehenengoa, Koldo Izagirre idazleak hilaren 28an 19:00etan emango duen hitzaldia. Bertso harriak goiburuarekin, berak idatzitako bertsoaren Harriak liburua oinarri hartuta eskainiko du hitzaldia eta batez ere Xenpelar bertsolariaren omenez Foru plazan dagoen eskulturari egingo dio erreferentzia. ez da bakarrik arituko lan horretan, Alaia Martin eta Haritz Casabal izango ditu bidaide.

Hilaren 29an, 19:00etan Oarsoarrak sariak banatuko dituzte Pasaiako Juanba Berasategi aretoan. Aurtengo sarituak, Kantu Jira eta Nerea Mujika izango dira.

Abenduaren 1ean, berriz, kantu Jirak irteera berezia egingo du herriko txistularien bandak lagunduta, herriko plazatik 12:00etan abiatuta. Euskararen Egunaren harira ezin zuen falta Mintzodromoak. Abenduaren 3an bertan egingo dute Merkatuzarren eta Xenpelar AEK eta Errenteriako Udal Euskaltegiko ikasleek hartuko dute parte 09:00etan hasita. Leku beran, baina arratsaldez, 18:00etan hitzaldi lan saioa egingo dute. Soziolinguistika Klusterreko Maialen Iñarrak hitzaldia egingo du 2018ko Euskaraldiak utzitako datuen gainean. Ostolazak zehaztu duenez, lan saio egingo dute ondoren datu horietatik abiatuta datorren urtean egingo den Euskaraldia definitzen hasteko, “erronka handia dugu eta Euskaraldia tresna garrantzitsua izango dela aintzat hartuta hura egoki definitzen hasi behar dugu jada”.

Ikasleei begira jarri dute egitaraua ere

Jarduera itxiak herriko ikastetxeetako ikasleei zein euskaltegietako ikasleei begirakoak izango dira. Dagoeneko ekitaldietako batzuk egin dituzte, tartean, Baga Biga saioak Mikel Marquez eta Eñaut Elorrietaren eskutik hilaren 14an. Herriko ikastetxeetako DBH3. mailako ikasleekin egin zuten saio hori.

Hilaren 25, 26 eta 27an berriz, Lehen Hezkuntzako haurrentzat Gure gazteak itzultzaile handiak saioak prestatu dituzte. saio horien bidez, Patxi Zubizarreta idazleak eta Fernando Rey itzultzaileak itzulpen literarioak dituen sekretuak erakutsiko dizkiete. Aurten ikastetxe gehiagok egin dutela bat iniziatiba horrekin nabarmendu du Ostolazak, “beraz, haur eta gazte gehiagorengana helduko gara”.

Azaroaren 27an izango da azken saio itxia Euskararen Egunarekin lotuta; euskaltegietako ikasleek, Agur Etxebeste filma ikusteko aukera izango dute.

Ostolazak zein Jauregik herritar guztiak deitu dituzte antolatutako ekintzetan parte hartzera, eta batez ere “euskaraz bizitzera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.