Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Giza eskubideen ekintzaileen babesgune

Herri Babesarea iniziatibarekin bat egin du Errenteriak; horren harira, udalak harrera egin zien atzo giza eskubideen aldeko hiru ekintzaileri.

Harrera ofiziala egin diete giza eskubideen defendatzaileei udal talde guztietako ordezkariek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/22

Herri Babesarea iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak. Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) eta Mundubat fundazioak sustatu dute iniziatiba hori, herrietan giza eskubideen defendatzaileen babesle sarea sortzeko. Giza Eskubideen Jardunaldien testuinguruan, Errenteriako Udalak, Aizpea Otaegi alkatea buru, harrera ofiziala egin zien asteazkenean udaletxean giza eskubideen defentsan ari diren hiru ekintzaileri: Guatemalako Rosalia Tiul, Quib de Caal Nekazarien Batasuneko Batzordeko kideari; Kolonbiako Leyla Arroyo Buenaventurako geldialdi zibikoaren batzordekoari; eta Brahim Dahane Giza Eskubideen Urraketarako Biktimen Saharako Elkarteko ekintzaileari. Esker hitzak izan zituzten hirurek alderdi politiko guztietako ordezkarientzat, «ematen ari zareten babesagatik eta gaur hemen gure errealitatea kontatzeko aukera emateagatik». Ongietorria egin zien hirurei Aizpea Otaegi alkateak, eta eskerrak eman Mundubat eta Nazioarteko Bake Brigadei Herri Babesarean parte hartzeko aukera emateagatik.

Herri Babesarearekin bat egitea herrialde asko eta askotan giza eskubideak defendatzeak dakarren arriskuaz sentsibilizatzeko bidea dela esan zuen alkateak, «izugarriak dira munduan gertatzen ari diren heriotza eta erasoak, giza eskubideen defendatzaileak jasaten ari direnak kasu askotan; udal gisa ezin dugu asko egin, baina behintzat gure esku dago babesa adieraztea, ahal den neurrian ikusaraztea, sentsibilizatzea jendea errealitate horren inguruan, eta batez ere zuei hitza ematea zuen kontakizuna egin dezazuen».

Ahotsik gabekoen ahotsa direnentzat garai gogorrak direla erantsi zuen, eta emakumeei erreferentzia berezia egin zien Otaegik: «Sufrimendu bikoitza izaten dute, zaurgarriagoak dira, jazarpena eta sexu erasoak erabiltzen dituzte haien kontra». Bide beretik mintzatu ziren beste alderdietako ordezkariak ere, eta baldintzarik gabeko babesa azaldu zieten giza eskubideen aldeko ekintzaileei. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zazpi udalerrik egin dute bat sarearekin, Errenteriak eta Irunek tartean. Azken horretan atzo egin zien harrera ofiziala udalak giza eskubideen aldeko ekintzaileei.

Kontaketa, lehen eskutik
Protagonistek hartu zuten hitza ondoren. Arroyo, Cauca haranean kokatuta dagoen Buenaventuran jaioa da; Kolonbiako Pazifikoko eskualdean, Ozeano Barea eta Andeen artean, Kolonbiako itsas portu nagusia du Buenaventurak: «Bertan herri etnikoak bizi gara, gehienak beltzak eta indigenak gara, eta azken 70 urtean Kolonbiako estatuaren inbasioa jasaten ari gara. Inbertsiogileak ere badaude: gure bizi baldintzetan eta bizitza ikusteko moduan eragin dute». Haienak diren lurrak, haiek eraikitakoak, eta dituzten eskubideak aldarrikatzen ari dira, eta aurrera urratsak egin badituzte ere, bide luzea dute oraindik aurretik.

Tiulek ere hartu zuen hitza. Hark ordezkatzen duen elkarteak 41 urte daramatza nekazari indigenen eskubideen, beren lurraren eta uraren alde borrokan. «Gure herriak diskriminatzen jarraitzen dute gure janzkera dugulako, indigenak garelako; ez gaituzte aintzat hartzen. Horri, gure lurrak eta ura kendu eta kutsatzera datozen enpresarien jarrera gehitu behar diogu».
Sahararen egoera mahai gainean jarri zuen Dahanek. Aurretik egona da Errenterian, udalak giza eskubideen alde egiten duen lana aitortu ziolako 2017an. Sahararen aldeko nazioarteko 170 erresoluzio badaude ere, egoerak bere horretan jarraitzen duela esan zuen: «Sufrimendua badugu, baita itxaropena ere». Espainiako Estatuko gobernuaren jarrera salatu zuen bereziki, «truke txanpon gisa erabiltzen ari delako gure herria».

Ekintzaileei babesa erakusteko adierazpen instituzionala egin zuen udalak atzo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.