Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna

Indarkeria sexista eta fobiarik gabeko herria eraikitzeko prest

Herritarrei eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa izatera deitzen duten seinaleak jarri ditu Errenteriako  Berdintasun Kontseiluak herriko lau sarreretan.

Indarkeria sexistaren aurkako mezua lau haizetara zabaltzen duten plakak jarri dituzte.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/22

Herritarrei eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa izatera deitzen duten seinaleak jarri ditu Errenteriako  Berdintasun Kontseiluak herriko lau sarreretan. Mezua argia, Errenterian eraso sexistei aurre egiten diegu. Lesbofobia, homofobia, transfobia, bifobia eta interfobiarik gabeko udalerria. Esaldia baino ez dute, more kolore biziko plakek eta lau puntutan kokatu dituzte: Beraun auzoan, San marko etorbideko biribilgune parean, Gabierrotan, Olibeteko biribilgunean eta Kaputxinoetan, herriko lau sarreratan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bezperetan jarri dituzte lau plakak. Berdintasun kontseiluko hainbat kidek, Azipea Otaegi alkateak, Itziar Ostolaza Berdintasun  zinegotziak eta Leti Bermejo Berdintasun teknikariak kendu dute San Marko bideko biribilgune pareko plakaren estalkia mezua agerian utzi eta lau haizetara zabaltzeko. Indarkeria sexista emakumeen eskubideen eta askatasunen aurkako eraso larria dela esan du Otaegik, “emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri eta ondorio garbia da, eta jakina denez desberdintasunek jarraitzen duten bitartean indarkeriak ez du amaierarik izango. Horregatik eman nahi izan diegu plakei, hain justu, jaso dugun mezu hori: Errenterian indarkeria sexistari aurre egiten diogu”.

Esaldiak bi hartzaileri zabaltzen dizkiela mezuak azaldu du Otaegik, “alde batetik erasotzaileei, eta mezuak garbi esaten die eraso bakoitzaren aurrean erantzun bat jasoko dutela; bestetik, emakumeei zuzendutako mezua, erasoen aurrean besoak gurutzaturik ez gelditzeko esaten diena, ahalduntzea eskatzen diena, emakumeen artean sareak sortzea beharrezkoa dela transmititzen diena; ahalduntze pertsonala eta ahalduntze kolektiboa tresna bezala”.

Iniziatiba Berdintasun Kontseilutik abiatutakoa dela nabarmendu du alkateak eta haren garrantziari erreparatu dio, “politika feministak egiteko, berdintasunaren aldeko politikak egiteko oso garrantzitsua da kontseilua, eta zehazki indarkeria matxistari aurre egiteko. Udalaren eta mugimendu feministaren arteko elkarlanerako ezinbesteko tresna da”.

Plakek ez dute udalaren armarririk eta ez dela kasuala hori azaldu du, bestalde. Mezu instituzional hutsa izatea ez zutela nahi esan du, “baizik eta udalaren eta mugimendu feministaren artean eraikitako eta sustatutako mezua”.

Berdintasun Kontseiluak gaurko agerraldia baliatu du hilaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean  Oreretako Asanblada Feministak 19:00etan deitu duen manifestazioarekin bat egiteko. Gogora ekarri du halaber, hilaren 26an (asteartea) Miren Ortubaik emango duen hitzaldia. Nola hobetu dezakegu indarkeria jasaten duten emakumeei ematen zaien arreta? goiburuarekin sistema penalari buruzko hausnarketa egiteko tresnak mahai gainean jarriko ditu. Ortubai, zuzenbide penalean eta indarkeria sexistan aditua da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.