AEBko 'Skin' hautatu dute IKUSKAko film labur onena
Atzo bukatu zen IKUSKA. Guy Nativ zuzendariaren 'Skin' irabazi du era berean, publikoak emandako saria.
Bart amaitu zen IKUSKA Nazioarteko Film Laburren Erakusketaren XXI. edizioa, Trintxerpeko Alkateordetzan egindako sari banaketarekin. AEBtako Guy Nativ zuzendariaren Skin hautatu dute IKUSKAko film labur onena gisa, eta film berak irabazi du ere, publikoaren saria.
Dena dela, ez zen gauean banatu zen sari bakarra izan, sail ezberdinetan eman ziren eta. Zenbaitetan herritarren parte hartzea funtsezkoa izan zen. Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek aukeratu zuten Mintzagun sariaren irabazlea, hau da, euskarazko film labur onenaren irabazlea. Maddi Barrenetxea eta Marta Teijeira bizkaitarren Hotzean irabazi zuen Mintzagun saria.
Gusanos de Seda filmeko Victor Ortegak eta Silvia Sabatek irabazi dute jaso dute aktore onenen sariak eta Erenik Bequirik zuzendari onenarena. Epaimahai gaztearen eta epaimahaiaren sari bereziak, Block 24 eta Nefta Football Club film laburrentzat izan dira, hurrenez hurren.
12 egunez zinemaldi kutsua hartu du Pasaiak. Goi mailako obra lehiatu dira aurten IKUSKAko sail ofizialean, baina askoz ere gehiago eskaini du jaialdiak egunotan; Emea eta Plurala sailean generoa izan zuten aztergai eta Gauguasan algaraka barre egiteko aukera izan zuen publikoak. Bukatu da aurtengo IKUSKA, baina atsedenerako tarte handirik ez dute izango antolatzaileek, XXII. edizioa dagoeneko jomugan baitute.
Jarraian, IKUSKAko sarituak.
Film Labur onena: Skin (AEB)-Guy Nativ.
Publikoaren saria: Skin (AEB)-Guy Nativ.
Emakumezko aktore onena: Silvia Savate-Gusanos de seda (Espainia). Zuzendaria: Carlos Villafaina.
Gizonezko aktore onena: Victor Ortega-Gusanos de seda (Espainia). Zuzendaria: Carlos Villafaina.
Kutxa kultur, epaimahai gaztearen saria: Block 24 (Espainia). Zuzendaria: Fernando Pozo.
Epaimahaiaren sari berezia: Nefta Football Club (Frantzia-Tunisia). Zuzendaria: Ives Piat.
Zuzendaritza onenari saria: Erenik Bequiri (Frantzia-Albania). Filma: The Van.
Mintzagun saria: Hotzean (Bizkaia). Zuzendariak: Maddi Barrenetxea eta Marta Teijeira.