Asuncion Susperregik 100 urte soinean
Urtebetetzea gogotik ospatu du ez da gutxiagorako, bertan zituen eta 20 biloba eta 20 birlobetatik asko.
100 urte, mende bat eta hamaika pasadizo eta bizipen. Horiek, Asuncion Susperregik bete dituen urteak familia artean. Errenteriako alkateak, Aizpea Otaegik ere egin dio bisita, zoriontzeko. Oiartzunen jaioa, Errenteriara etorri zen ondoren, eta hemendik Bidebietara eta Oiartzuna, berriz ere Errenteriara itzultzeko. Azkeneko 30 urtean, Zamalbide auzoko Intsusa etxean bizi izan da. Egun bertan bizi da, eta lau belaunaldi uztartzen ditu etxeak.
Urtebetetzea gogotik ospatu du ez da gutxiagorako, bertan zituen eta 20 biloba eta 20 birlobetatik asko. Gaur bertan alkatearen bisita jaso du bere etxean. Lore sorta eman dio Otaegik Susperregiri.