Odolki pintxo lehiaketa abiatuko du gaur Arditurri elkarteak
Gaur, bihar eta etzi egingo dute bat pintxorik onena prestatzeko lehian Oarsoaldeko bederatzi elkarte gastronomikok, Arditurri elkartea barne.
Alabergako Arditurri elkarteak odolki pintxo lehiaketa egingo du aste honetan, bigarrenez. Gaur, bihar eta etzi egingo dute bat pintxorik onena prestatzeko lehian Oarsoaldeko bederatzi elkarte gastronomikok, Arditurri elkartea barne.
Hiru egunetan 18:00etan hasiko da lehiaketa, eta 19:00etan ateak zabalduko dituzte pintxoen elaborazioaren jarraipena egin nahi dutenentzat, baita probatu nahi dituztenentzat ere; lehiaketa 18:00etatik 20:00etara egingo dute.