Pasaiako Udalaren adierazpena Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean
Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen bateratua helarazi dute Indarkeria Matxistaren Kontrako egunaren harira.
Pasaiako Udalak indarkeria matxistarik gabeko gizarte baten alde egiteko konpromiso osoa berretsi du gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Irmo adierazi dute gainera, “nazioarteko marko juridikoari jarraiki” indarkeria matxista ez dela kasualitatez sortzen den, edo gutxi batzuei eragiten dien gaitza. Indarkeria, bazterkeria eta desberdintasuna, egiturari itsatsita doaz, hau da, sistemaren ondorio zuzenak dira.
Adierazpenak arreta berezia eman dio erreparazio eskubideari, “erreparazioak egiarako eskubidea dakar, alegia, bizi izandako indarkeriaren, salaketaren eta emakumeen hitzen kontakizuna benetan entzuna izatea”. Kontakizunari zilegitasuna ematea funtsezkoa da indarkeria horren ondorioak gizartean aitorpena izan dezaten eta indarkeriaren aurka lan egin ahal izateko. Kontakizuna ezkutatzen badira, emakumeek indarkeri bikoitza pairatzen dutela salatu dute lau indar politikoek, “jasandako biolentziaz gain, biktimek lotsa eta erruduntasuna sufritzen dute, erasotzailea justifikatu egiten den bitartean.
Udalan haien ardura sozial eta politikoaz jakitun dira eta emakumeen egiarako eskubidea bermatuko dute. Berdinsarearekin —berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako euskal udalen sarea— elkarlanean udaletatik erantzunak hobetzeko lan egiten ari dira, “ezinbestekoa da emakumeei ahotsa ematea, autoritatea beraien lekukotzari eta egiazkotasunari bizi izandako indarkeriari buruz egiten duten kontakizunari”.
Hausnarketa honetan sakontzeko udalek honako konpromisoak hartu dituzte.
- Zerbitzuak hobetzen laguntzea, sostengu-zerbitzuzko sare bat gauzatzearekin batera, emakumeei arreta osoa bermatzeko bere onera etor daitezen.
- Biziraun duten emakumeei entzutea segurtasun eta prebentzio neurriak diseinatzeko eta aurretik sortutakoei balioa emateko.
- Laguntza-zerbitzuetatik hasita, emakumeei babesa eskaini, gizarte patriarkaletik eratorritako kontakizuna ulertu eta iraultzeko.
- Ekimen kolektiboei laguntza eman, biktimekin kontakizunaren garrantzia landu dezaten eta haien eskubideak aldarrika ditzaten.
- Indarkeria matxistaren biktimei aitortza publikoa adierazteko, ekintza eta ekitaldi publikoak egitea.
- Mugimendu feministarekin, biktimekin kolektibo eta elkarteekin elkarlanean aritzeko konpromisoa.
- Emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak salatzeko eta horiei erantzunak emateko neurria hartuko dituzte.